Archivo de la categoría: Fiestas

En el Miguel Gallastegi esperamos a Leire y a Nagore para septiembre

El frontón Uranzu de Irun se ha jugado esta tarde a las 17.00 horas y con ETB1 en directo la final de pelota goxua de su cuarta edición, en la que Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi se medía con Nagore y Leire Galeano.

Estas hermanas suponen la mayor sorpresa de este torneo, ya que tienen 15 y 13 años. En ese sentido, la suma de ambas cifras ni siquiera llega a los 32 años de Agirre y mucho menos a los 46 de Ruiz de Larramendi. Las veteranas partían como favoritas, y aunque las jóvenes han ido de sorpresa en sorpresa, ha prevalecido la experiencia. Ellas han ganado, pero Leire y Nagore no se han amilanado en ninguna fase del partido, que aunque empezó muy duro, han peleado tanto a tanto. Es una delicia verlas jugar

Korrikarako ‘escape room’ bat antolatu dute Aieteko parkean

Korrika Kulturala dela eta, jarduerak antolatu dituzte Aieten apirileko bigarren asteburuan. Apirilaren 13an, larunbatean, escape room bat antolatuko dute Aieteko Parkean zehar. Ibon Martin idazlearen El faro del silencio liburuan eta auzoko istorioen nahasketan oinarritutako pista eta probekin osatu dute escape room-a, eta 19:00etan hasiko da. Apirilaren 14an, igandean, lehenengo “Tronada eusko-katalana” egingo dute. Kataluniako produktuekin calçotada egingo dute.

Bi jardueretan izena emateko, aieteneuskaraz@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko da.

Irati Salsamendi

Beti zuekin 3txulo txaranga!

Inauteri festak ez du adinik!

Kortaturen abesti ezagun baten erritmoan dantzatu dira 3txulo txarangakoak inauterietan! Adin askotako jendea hurbildu da txarangarekin dantza egitera, eta bideoan ikusten denez, inauteriek ez dute adinik! Eta 3txulo-koek gainera edonor dantzan jartzeko indarra daukate!’Salto egin gurekin, alaituko zara. Beti zuekin 3txulo txaranga!

Axular Lizeoari eskainiko diote Katxola baserriko lehen txotxa

Irailean hasi zuten Katxola baserrian sagardoaren ekoizpenaren prozesua. Ikasturtearen hasieran sagar bilketa egin zuten, eta urrian zanpatu zituzten fruituak, baserrian egin zuten Sagar Festan. Ateratako zukua 250 litroko bi kupeletan sartu zuten orduan, bat gaztainondo zurarekin egindakoa, eta bestea, haritzaren egurrarekin egindakoa.

Orain, sagardoa dastatzeko unea iritsi da, eta larunbatean, martxoaren 9an, txotxa egingo dute Katxola baserrian. Aurten, 50 urte bete dituen Axular Lizeoari eskainiko diote lehen txotxa.

17:30ean hasiko dute jaialdia, eta arratsaldean zehar sagardoaren antzinako kulturaren inguruko hainbat jarduera egingo dituzte baserrian, Lantxabe auzo elkarteak adierazi duenez, “iragan hurbila oroitzeak gu eta gure ondorengoak aberasten gaituelako”. Era berean, Aieteko buruhandiak eta zezen suzkoa aterako dituzte, eta bolo eta sokatira erakustaldiak egingo dituzte. Boloetan eta tokan jolasteko aukera izango du jendeak.

Jainko txiki eta jostalari hura/Un dios pequeño y jugueton

Jainko txiki eta jostalari hura

Orinak marraztu zizkizun jainko hura izan gura nuke,

jainko txiki eta jostalari hura,

milaka puntutxo margotuz zure azalean.

Atsegin ditut zure orinak.

Atsegin dut kontatzea izarrak balira bezala.

Eta izar berri bat aurkitzea egunero,

supernoba bat kausitzen duen astronomoa legez,

zure bizkarreko tokirik ezkutuenean

edo zure bularren azpian.

Zure azala neure behatzarekin ibiltzea dut gustuko,

jarraitzea planeta ezberdinen artean

sortzen diren lerro ikusezinak.

Astiro-astiro, teleskopiorik zehatzena bezala.

Zuk diozu ez zaizkizula gustatzen,

nahiago zenukeela orinik ez izan,

azal zuri lauean.

Mundu mailako moto-krosa Aieten

Urteetan zehar auzoa erabat aldatu den arren, Aieteko lursailetan sorturiko moto-kros zirkuitua Munduko Txapelketako finala jasotzera iritsi zen 1960ko hamarkadan. Auzotarrak garaiko bi lasterkari onenen arteko lehiaren lekuko zuzenak izan ziren.

Donostiak azken hamarkadetan jasan duen eraldaketak bere historiaren zati asko lurperatu ditu. Horietako bat Aieteko urbanizazio prozesuaren ondorioz eraikinen azpian geratu zen moto-kros zirkuituarena da. Felix Perez auzotarrak 60ko hamarkadan erreferente bilakatu zen lasterketa gunearen historia berreskuratu du garaiko pertsonekin hitz eginda.

XX. mendeko bigarren zatian, moto-krosaren ospeak egundoko hazkundea jasan zuen Europan. Euskal Herrian, populartasun horrek Aieteko zirkuituaren sorrera ekarri zuen, gaur egun Jauregi kaleak, Sanserreka pasealekuak eta Isturin kaleak hartzen duten eremuan.