writes "Zenbait bidegorri egingo ditu Udalak Aieten Besteak beste, Aieteko parkearen parean eta Pagolan egingo dituzte bizikletentzako bideak
raul perez
Oraindik epe zehatzik jarri ez badu ere, Udaleko Mugikortasun Sailak Aieten bidegorri batzuk egingo ditu datozen urteotan. Haietako batek, luzeenak Jesusen alaben ikastetxea eta Munto baserria lotuko ditu, Aiete pasealekuan barrena. Aieteko parkearen parean, errepidean egingo dute bizikletentzako bidea, espaloiaren ondoan gaur egun autoak utz daitezke bertan linean.
Pagolan Udalak 500dik gora etxebizitza eta errepidea egingo ditu. Pagolako proiektuan ere bidegorria egitea jasota dago. Bidegorri horrek, gutxi gorabehera, San Alberto Magno ikastetxea Oriamendi pasealekua eta Tolosa hiribidea lotuko ditu.
Bestalde, Lugaritzeko biribilgunea Matia zaharren egoitza ondoan eta Bera Bera artean ere 200 bat metroko bizikletentzako bidea egingo dute.
Igogailua, auzotarren kezka
Udalak bidegorria egin nahi du Morlansko trenbide zaharrean. Egitasmo hura lehen aldiz aurketu zutenean Morlans eta Aiete Munto igogailu baten bidez lotzeko aukera aipatu zuen alkateak. Igogailua jartzeko proiektua Plan Orokor berriaren zirriborroan ageri da, baina oraindik igogailua egiteko proiekturik ez dago. Auzotarrek egitasmo horrekin aurrera jarraitzea nahi dute.
Beste zenbait auzotarrek Pio Baroja pasealekuan, Ondarreta aldera, bizikletaz jaisteko bidea jartzeko eskatu dute. Kalapie elkarteak, bestalde, beharrezkoa ikusten du auzoko eskolen inguruan bidegorriak egitea. Izan ere, Aieten eskola asko dago eta bidegorriak jarriz gero, haur eta gaztetxo asko eskolara bizikletan joango lirateke, Kalapieren ustez.
"