2 eta 3 urteko haurrei emango dizkiete eskolak 2006-2007 ikasturtean
r. perez
Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakitera eman berri duenez, Jakintza ikastola arduratuko da Azkarateneko eskolaz 2006-2007 ikasturtean. Hezkuntza Sailaren asmoa da lehen ikasturtea bukatuta, Azkarateneko eskolak bere kabuz aurrera egitea. Duela hilebete inguru, Irutxuloko Hitzak aurreratu zuen bezala, datorren ikasturtean, Hezkuntza Sailak Azkarateneko eskola zabalduko du. 2 eta 3 urteko haurrei emango dizkiete eskolak. Dena dela, haurrek Haur eta Lehen Hezkuntza osoa Azkaratenen egitea nahi du Hezkuntza Sailak. Beraz, urtez urte gela gehiago egokitu nahi dituzte.
Edozein modutan, Hezkuntza Sailak aitortu du zaila dela Haur ete Lehen Hezkuntzako maila guztiak Azkaraten biltzea, eta horregatik Udalbatzaren osoko bilkurak Puio-Lanberri zabalguneko ikastetxea egiteko baimena eman dezala nahi du.
Seme-alabak Azkaratenen ikas dezaten nahi duten familiek Jakintza ikastolara joan behar dute izena ematera; Jakintza ikastolaren Antiguako Erregezainen kaleko egoitzara edo 943 217324 zenbakira deituta. Izena emateko epea otsailaren 17an bukatuko da.
Azkaratene Aieteko Haur Hezkuntzako eskola izan zen garai batean, baina duela hamabost bat urte itxi egin zuten, eta azken urteetan beste erabilpen batzuk izan ditu eraikinak.