
AIETEKO ESKOLA PUBLIKO BERRIRAKO MATRIKULAZIOA EPEA ZABALIK DAGO
Fecha Miércoles, 08 febrero a las 11:17:56 Tema Escuela Publica - Eskola Publikoa
Dagoeneko irekia dago Aieteko Eskola Publiko berrian matrikulatzeko epea. Lehenengo urrats hauetan laguntzeko Antiguoko Jakintza Ikastolaren babesa izango du, beraz Matrikula “Jakintza” LHIn egingo da, Antigua auzoan, Escolta Real kalean, 12an (tel.: 943217324). Ikastetxean aurkituko duzu izan behar zenukeen informazio guztia
Ø Aieten, Donostiako auzoan, hazkunde handia izan du etxebizitza berrien eraikuntzak, populazioaren hazkunde handia eraginez. Ø Bestalde, zonaldeko hezkuntza eskaintza (badaude elebiko ikastetxeak, ikastola, erlijio zentroa, horiek guztiak funtsa publikoek sostengatuta) anitza bada ere, auzoak ez du eskaintza publikorik. Iritzi orokorraren arabera, eskola adineko populazioa handia dela kontuan izanik, eskaintza publikoa izatea lehentasunezko eta presazko eskakizuna da auzoa finkatuz eta egituratuz joateko. Izan ere, eskakizun horri erantzuteko, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak egunero zonalde honetako 110 ikasle inguru garraiatzen ditu Amara eta Antiguako ikastetxe publikoetara, kontuan izanik gurasoen eskaerak eta ikasleak jasotzen dituzten ikastetxeen edukiera. Ø Hori guztia dela eta, Hezkuntzako lurralde ordezkaritza honek erabaki du datorren irailean zonalde horretan Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe bat irekitzea datorren 2006-2007 ikasturterako. Ikastetxe berri horren ezaugarriak honako hauek izango lirateke: · 2 eta 3 urteko ikasleentzat izaten hasiko litzateke, hau da, 2003 eta 2004 urteetan jaio eta Lehen Hezkuntza bukatu arte jarraituko luketenentzat. · Azkaratenea eraikinean kokatuko litzateke, Puio kalean, 5ean. Duela zenbait urte, eraikin horrek eskola eraikin gisa jardun zuen eta bere garaian itxi egin zen, ikasle nahikoak ez zituelako. Eraikin horretan egingo ditu Hezkuntzako lurralde ordezkaritza honek ikastetxe berria jardunean jartzeko beharrezkoak diren egokitzapen obrak. · Jantoki zerbitzua izango du, eskatzen duten gurasoentzat. Era berean, Hezkuntza Sailak zerbitzua jartzeko ezarrita dauzkan baldintzak betetzen dituzten ikasleek garraio zerbitzua izango dute. · D eredukoa izango da ikastetxea, eredu horren aldeko eskari gero eta handiagoari erantzuna eman ahal izateko. · Datorren ikasturtean, Haur Hezkuntzan eskarmentua duten irakasleak izango dituzte. Irakasle horiek, ilusio handiz eta ikastetxe horren aldeko aukera egiten duten familiekin elkarlanean, eraikiz joango dira hezkuntza proiektu berri bat, osatuz joango den hezkuntza komunitatearentzat berezia eta ilusio piztailea izango dena. Ø Hasiera batean, Antiguako “Jakintza” LHI ikastetxeak babestu eta pedagogikoki koordinatuko du ikastetxe berri hau, jardungo duen lehendabiziko ikasturteetan haren menpe egongo dena. Geroago, ikastetxea sendotu eta berezko dinamikaren jabe egin ahala (printzipioz pentsatzekoa da bi urte barru izango dela), ikastetxe independente gisa sortuko genuke. Ø Ikasleak eskolatuko diren ikastetxea etapa guztiak bertan kokatzeko nahikoa ez dela kontuan izanik, horrekin batera Puio-Lanberri ibarrean ikastetxe berri bat eraikitzeko gestioak egiten ari dira. Eraikin berri horrek Haur eta Lehen Hezkuntzako 10 unitate izango lituzke, baita osagarrizko zerbitzu eta instalazioak ere (2 urtetik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arte). Eraikina zabaldu egin zitekeen, zonaldeko eskariaren eta hazkundearen arabera. Ø Seme-alabak ikastetxe berri horretan matrikulatu nahi dituzten familiei honako hau jakinarazten dizuegu: · Matrikula “Jakintza” LHIn egingo da, Antigua auzoan, Escolta Real kalean, 12an (tel.: 943217324). Ikastetxean aurkituko duzu izan behar zenukeen informazio guztia. · Matrikula egiteko epea otsailaren 6tik 17ra (biak barne) izango da. Ordutegia ikastetxearena berarena izango da. Donostia, 2006ko urtarrila IKASTETXEEN ZERBITZUA
Ø Aieten, Donostiako auzoan, hazkunde handia izan du etxebizitza berrien eraikuntzak, populazioaren hazkunde handia eraginez. Ø Aieten, Donostiako auzoan, hazkunde handia izan du etxebizitza berrien eraikuntzak, populazioaren hazkunde handia eraginez.
|
|