
Apirileko hitzaldiak KATXOLAKO baserrian Iruñeko katedralari buruz, Pablo Becerr
Fecha Jueves, 10 abril a las 15:28:08 Tema Actividades culturales en Katxola
Ordua: Arratsaldeko 19:30etan
Asteazkena, 9
Hitzaldian, katedral gotiko hau aurkeztuko dugu, XIII. mendean eraiki zenetik 1800. urtean aurrealde neoklasiko okzidentala zutitu zen arte. Eraikuntzaz hitz egiteaz gain, aipamen berezia egingo dugu klaustroaren inguruan.
Asteazkena, 16
Katedralaren kalitate artistikoari buruz jardungo gara, XIV. eta XV. mendeko gotiko nafarra bereziki goraipatuz.
… eta katedralari bisita, apirilak 19 larunbatean izango da.
Lantxabe auzo elkarteak antolatu du txango egun honetan Iruñeko katedrala ikusteko.
Ondoren, Hotel Maissonaven bazkalduko dugu. Arratsaldean, Valdorbako bailara ederreko eliza erromanikoak bisitatuko ditugu.
Pablo Becerra historialariak gidatuko du bisitaldia.
Izena eman nahi duenak, Katxolan egin dezake.
|
|