
Émile Zola
Fecha Martes, 25 marzo a las 15:47:07 Tema Actividades culturales en Katxola
Émile Zola (Paris, 1840ko apirilaren 2a – Paris, 1902ko irailaren 29a) idazle frantziarra naturalismoaren erakusgarri nagusitzat hartzen dute. Alfred Dreyfus aferari buruzko artikulu ospetsu bat idatzi zuen, epaiketaren berrikusterako erabakigarria izan zena
Injineru italiar bat eta emakume frantses baten seme bakarra izan zen. Sendia Aix-en-Provence-ra bizitzera joan zen, eta aita hil ostean diru arazo larriak pairatu zituen. Aix-eko ikastetxean Paul Cézanne izan zuen ikaskide (berari esker geroago Monet, Sisley, Pissarro eta Manet margolariak ezagutu zituen ). 1858an Pariseko Saint Luis institutuan sartu zen eta 1859an bitan batxilergoa (frantses ikasgaiaren erruz!) huts egin zuen. Amarentzako zama gura ez zuenez, ikasketak utzi zituen eta lana bilatu zuen. Aduanako biltegian lan egin ondoren, 1862an Hachette argitaletxean hasi zen lan egiten, 1866ra arte. Zenbait hilabetetan, Hachette-ko publizitate-buru bilakatu zen. 1863tik aurrera, Zolak hainbat egunkaritako literatura-ataletan idatzi zuen. 1870ean Alexandrien Méley-rekin ezkondu zen, baina bikoteak ez zuen haurrik izan. Balzac-en miresle sutsua izanez, La Comédie humaine eredu gisa hartuz 1871 eta 1893 artean Les Rougon-Macquart bilduma idatzi zuen. Urte haietan, naturalisten buru bihurtu zen. Zahartzaroan haur bi izan zituen Jeanne Rozerot bere amorantearekin. 1902an tximinia blokeatuta baten erruz ito zen bere etxean. Egindako ikerketa baten arabera halabeharrezko ezbeharra izan zen, baina Dreyfus aferaren ondorioz etsai ugari zituenez hilketa ez zen guztiz baztertu. Montmartre-ko hilerrian lurperatu zuten, baina 1908an bere errautsak Pariseko Panteoira eraman zituzten.
|
|