JOISTAILUAK ETA FISIKA
Fecha Viernes, 15 febrero a las 00:44:49
Tema Actividades culturales en Katxola


Asteartean otsailak 19an, arratsaldeko sei eta erdietan, Paraiso Kaleko Katxola Baserrian (Oriamendi) jostailuekin fisika azaldu eta zabaltzera jokatuko dugu, hau da, jostailuen portaerak esplikatzen duten fisika printzipioak argitzen saiatuko gara.

Zer arraio esan nahi du jostailuri buruzko hitzaldia  Katxolan?

Jostailuak gure egunerokotasunaren osagaiak dira. Haurtzaroan premiazkoak dira, ikasketa prozesua eta gaitasunen garapena bultzatzen bait dituzte. Baliagarriak dira  ere guraso eta seme-alaben arteko jolas harremanetarako, baita aiton-amonentzat ere. Jostaikuek onura handia sortarazten dute.

Jostailuak, fisikaz beterik daude. Printzipio fisiko anitzen eraginez funtzionatzen dute, horregaitik ezusteko eta ustekabeak gertatzen dira emaitza moduan.

Katxolan, Alemaniar Ikastetxeko Antxon irakasleak, oso ezagunak diren hainbat jostailuen printzipio fisikoak azalduko ditu. Jostailuak mugitzen dituzten energia mota ezberdinei buruz jardungo du. Jostailu bitartez batxilergoko fisika gauzatzeko kalkuloak egiten saiatuko da . Haur moduan gozatuko dugu!!!

Giltzak: Jostailu txundigarriak, fisika jokuak, saiakuntzak, liburu eta interneteko helbideei buruzko informazioa, xaboi zati batekin funtzionatzen duen paper itsasontzia, ura edaten duen txoria, gurpil birakaria, dibulgazioa, jolas fisika , irakaskuntza, motibazioa





Este artículo proviene de Asociacion Vecinos AYETE San Sebastian - Donostia -ko AIETE -ko Bizilagunen Elkartea
http://www.aiete.net

La dirección de esta noticia es:
http://www.aiete.net/modules.php?name=News&file=article&sid=180