Aieten haurrentzako jolastokia lekuz aldatzeari buruzko iradokizuna
Fecha Viernes, 08 febrero a las 15:45:49
Tema De todo / Denetatik




Aitziber San Romanek adierazi zuenez, Oriamendi Pasealekuan, Hernaniruntz doan errepidearen eskubi aldean, 76. eta 110. zenbakien parean hurrenez hurren, umeentzako bi jolasleku daude. Errepidearen ondo-ondoan daudenez eta aldamenean etxe gutxi dituztenez, inguruko bizilagunek ez dituzte apenas jolasleku horiek erabiltzen. Ordea, Oriamendi Pasealekuaren paraleloa den Juan Abelino barriola Pasealekuan 122. zenbakiaren aurrean dagoen parkean ohikoa da haurrak elkartzea, parke horretan jolasik ez badago ere. Bestalde, zinegotziaren hitzetan, nahiko arrunt bilakatu da Juan Abelino Barriola parke horretan larunbat eta igandeetan skatezaleak skatean aritzea eta horrek istiluak sortarazten ditu batzuetan skatezaleen eta parkea erabili ohi duten umeen gurasoen artean.
Horiek horrela, erregu-iradokizun bat aurkeztu dugu, bi eskaera zehatzekin. Alde batetik, Oriamendi Pasealekuan haurrentzako jolastokietan dauden jolasetako batzuk Juan Abelino Barriola Pasealekuan dagoen parkera lekualdatzea eta, bigarrenez, libre gelditzen den jolastokian skatezaleentzat pista bat egokitzea






Este artículo proviene de Asociacion Vecinos AYETE San Sebastian - Donostia -ko AIETE -ko Bizilagunen Elkartea
http://www.aiete.net

La dirección de esta noticia es:
http://www.aiete.net/modules.php?name=News&file=article&sid=176