Donostiako 101 bazter biltzen dituen lana aurkeztu dute Josu Tellabide eta Asier
Fecha Martes, 04 diciembre a las 22:17:30
Tema De todo / Denetatik


Aldaketa ugari izan dituen hiriko txoko eta baserrien oroimena gordetzea izan da egileen helburuetako bat



Egia auzoko Astiñene baserria, Urumea ertzean, 2000. urtean.argazkia: n.g.

Donostia. Josu Tellabide eta Asier Agirresarobek 101 bazter Donostiako liburua aurkeztu zuten atzo Donostiako udaletxean. Bertan, hiriko 101 txoko eta baserri bildu dituzte biztanleek ezagutu ditzaten. Horietako batzuek oraindik zutik diraute, beste batzuk, ordea, desagertu egin dira. Egileek horien izena eta oroimena gordetzeko asmoz egin dute lana. "Azken urteetan, Donostiako hainbat bazter desagertu dira, hiriak jasan duen aldaketa dela eta. Egunero etxebizitza eta errepide berriak ikus ditzazkegu lehen baserriak zeuden tokitan. Baserri bat desagertzen denean, lekuko historia ere galtzen da", aipatu zuen Tellabidek.

Egileen helburua hiriaren ondarea ezagutaraztea da. "Liburuan badira desagertu ez diren txokoak, jendeak egunero ikusten dituenak. Ordea, ez zaie merezi duten garrantzia ematen". Liburuaren jatorria duela hamar urte aurki daiteke. Tellabide eta Agirresarobek, Hirutxulo astekariko Ezagutzen duzu Donostia? ataleko hainbat txoko bildu dituzte. "Hiru urtetan, 94tik 97ra, aritu nintzen astero hiriko bazterrak aurkezten. Duela hamar urte bukatu nuen eta Bagera euskara elkartetik, txoko guzti horiek bildu eta argitaratu beharra aipatu zidaten". Alberdania argitaletxea izan da liburua kalera atera duena Donostiako Udaleko Euskara Patronatuaren laguntzaz.

"Urte horietan bildutakoak 96 txoko dira. Hauei beste bost batu dizkiegu. Hiria etengabe ari da aldatzen. Hamar urte hauetan badira desagertu diren hamabi bat leku Urtero desagertzen dira baserriak Donostian". Liburuak 280 orrialde ditu eta bazterrak auzoka banatu ditu, guztira hamaika ataletan. "Txoko guztiak plano batean kokatu ditugu, irakurleak non dauden eta bertara nola iritsi jakin dezan". Egileek ez dute lana gaztelaniara itzultzeko asmorik. "Ez da gure eginkizuna. Norbaitek proposatuko balu, ados egongo nintzateke", esan zuen Tellabidek

.







Este artículo proviene de Asociacion Vecinos AYETE San Sebastian - Donostia -ko AIETE -ko Bizilagunen Elkartea
http://www.aiete.net

La dirección de esta noticia es:
http://www.aiete.net/modules.php?name=News&file=article&sid=162