2008ko Aste Santuan hasiko dituzte Etxadin berritze lanak
Fecha Lunes, 12 noviembre a las 16:13:49
Tema De todo / Denetatik


Udal Gobernuak proiektuari oniritzia eman dio eta 2009ko uda baino lehen lanak amaituta egotea espero dute



Etxadiko kirol azpiegitura berriek ez dute egungoarekin inolako antzik izango. «Aldaketa erabatekoa» izango dela ziurtatu du Jon Lasa kirol zinegotziak. Etxadi eraberritzeko lanak 2008ko Aste Santuan hasiko dituzte eta 16 hilabeteko epean, lanak bukatuta egongo direla aurreikusi dute. Hortaz, okerrik ez bada, Duñike Agirrezabalaga hiri lanetako zinegotziak, kirol instalazio berriak «2009ko udararako» pronto egongo direla aurreikusi du.

Aiete eta inguruko auzotarrek dituzten beharrei erantzunez, Udal Gobernuak auzotarren kirol gogoa asetuko duen kirol azpiegituren proiektuari baiezkoa eman dio. Honenbestez, egungo igerileku eta kirol pistek ez dute 2009an estreinatuko diren berriekin zer ikusirik izango.

Etxadik egun atari zabalean dituen hiru igerilekuetatik etorkizunean lau igerilekutan bihurtuko dira. Horietatik bi bakarrik egongo dira atari zabalean, beste biak estalita egongo baitira udan zein neguan erabili ahal izateko.

Kirol pistak ere bestelakoak izango dira datozen urteetan. Guztira, paddlea jokatzeko 9 pista jarriko dituzte. Horietatik, 6, estalita egongo dira. Sasoi betean egoteko bi gimnasio eraikiko dituzte. Batean, era guztietako ekintzak antolatuko dituzte, eta bestean, muskulazio makinak jarriko dituzte. Paddle pisten ondoan, kirol pista handi batetantzat lekua egingo dute.

Kirol azpiegiturez gain, haurrentzako parkea eta kafetegia eraikiko dituzte. Lan hauek guztiak aurrera eramateko Udalak 8.733.451 euro gastatuko ditu.

Jon Lasak gogoratu duenez, Etxadi eraberritzen duten bitartean, auzotarrek paddle eskolak jasotzen jarraitu ahal izango dute, «Monseko kirol instalazioak erabilgarri» izango baitituzte.
Etxadiren kudeaketa
Etxadiko kiroldegi berri nola izango den erabaki badute ere, oraindik zehazteke dago 2008tik aurrera nork kudeatuko duen Etxadiko kiroldegia. Izan ere, Etxadi kirol elkarteari abenduaren 31ean amaitzen zaio Etxadi kudeatzeko baimena. Udal Gobernuak lehiaketa antolatuko du 2008ko lehen hiruhilabetean. Lehiaketan parte hartzeko interesa dutenen artean, Etxadiko kirol elkartea dago.







Este artículo proviene de Asociacion Vecinos AYETE San Sebastian - Donostia -ko AIETE -ko Bizilagunen Elkartea
http://www.aiete.net

La dirección de esta noticia es:
http://www.aiete.net/modules.php?name=News&file=article&sid=157