AIETEKO JAUREGIA: DONOSTIAR “X ESPEDIENTE” BERRIA
Fecha Lunes, 16 abril a las 06:42:58
Tema Casa Cultura - Kultur Etxea


Jaione Arratibel Arrondo
Eusko Alkartasunako Bozeramailea
Ba al dakizue matematika zientzietatik zer den gehien atsegin dudana? “den hori”...”da”
eta kitto, ez duela atzera bueltarik. Bati baino gehiagori baieztapen arruntegia, sinpleegia
iruditu dakioke. Baina...hain maite dugun Donostiako Udalean oposizioan dagoen
batentzat eta batipat alkate honen norabide aldaketak jasaten ditugunontzat (berak
zuzentzen duen ontzia beti baitago ezusteko ziabogan), aipatu zientzien gardentasunak
osasuna emango liguke, bai horixe.Zeren gustatu edo ez, gobernuan zein oposizioan,
denok bait gera “Donostiako Udala” traineruaren arraunlari.
Baina “zertara” datorren guzti hau galdezka hasiak izango zarete dagoeneko. “Segurtasun
eza” honen arrazoia, azkenaldi honetan Aiete Jauregiari buruz prentsan irakurri ditugun
berriek eraginda dator. Egunetik-egunera aldaketa berriak egiten ari zaigu alkate jauna.
Aieteko Jauregiaz atzo erabaki zuenak gaurko ez du balio, eta bihar edo etzi balioko duen
batek daki!

Aieteko Jauregiari “Kultur Etxe eta Giza Eskubideen Institutu” gisako erabilera ematearen
erabakia negoziaezin eta aldaezina zen Udal Gobernuarentzat. Baina orain, eta aurtengo
udal aurrekontuen arira, Alderdi Popularrarekin hasi dituzten elkarrizketen ondorioz
gauzak aldatu daitezkeela dirudi. Dagoeneko ez du inork hitzegiten Aieterentzat hain
beharrezko zen eta aipatu jauregian kokatu behar zuen kultur-etxeari buruz, eta
honek...nola ez, mindu eta haserretu egiten gaitu. Alkate Jaun honek kultur- etxera
zuzenduko den badaezpadako aurrekontu partida bat izendatzeko aukera aipatu du eta
gerora ikusiko omen da zer egin. Ez dago gaizki! Bien bitartean besteok, ezinbestekotzat
jotzen dugun ekipamendu edo hornidura honentzat kokagune egoki bat aurkitu ezinik.
Kuriosoa den arren, ez dira auzo batek dituen beharrak izango Alkate Jauna erabaki bat
edo bestea hartzera bultzatuko dutenak. Beste alderdi politiko batekin akordioak lortzeko
egokierak, aukerak, baldintzatuko du erabakia. Alkate Jaunaren albokadez ohituta gaude
zoritxarrez, iazkoa, udako “kulebroi” modura ezagutu zen “Rozanes” kasua izan genuen,
aurtengo urtea aldiz “Aiete Jauregiarekin” inauguratuko dugula dirudi, zeinek
zentzugabekeria bat gehiago dirudien “kulebroi” bat baino.
Ez da bidezkoa. Harrigarria da kontrako eritziak onartzen ez dituztenen errealitatea
egunero bizi eta sufritu beharra. Behingoz bada ere ez naiz oposizioaz ari, txostenak
egiten dituzten teknikoez baizik. Aieteko jauregian “Kultur-Etxe eta Giza Eskubideen
Institutua” kokatu beharrean, jauregia babestu egin behar dela diotelako (aspaldidanik
batzuek diogun modura) behin eta berriz ukatzen zaizkigu txostenak. Beraien egitasmo
honek Aldundiaren zein udal teknikoen aurkako txostenak izan dituzte. Gainbehera etenik
gabe eta legaldi amaiera honetan paktuen bidea hartu duen gobernuaren aurka azaldu
diren teknikoen txostenak hain zuzen.
Orain zentzu gehiago hartuko diozue arestian aipatu ditugun matematika zientziei. Izan
ere, konpondu beharreko inkognita bat daukagu mahai gainean eta soluzioa ez digute
ohiko formulek emango. Denak “bost axola” izango balio bezala jarduteko alkatearen
modu hau ez da serioa. Zenbait dokumentuenganako sarbidea ukatzea onartezina da,
zeren azken finean hiritar orok duen informazio eskubidea urratzen baitu.
Desadostasunean eta estabilitate ezean oinarritzen den gobernu honen ondorioz, haserahaseratik
onak ez diren erabakiak jira eta bira, hara zein hona, dabilzkigu eta hau noski,
Donostiarrontzat erabat kaltegarria da.
“Aiete Jauregiko” auzi honek sortu dituen eztabaida eta trabak gainditu egin behar dira.
Aietek kultur-etxe baten berehalako beharra du, auzoak ekipamendu berri hau izateko
eskubide osoa du. Zain egoten dagoeneko aspertu den auzo honetan sortu ziren
itxaropen apurrak zapuztu egin dira gobernu honek behin eta berriro agertzen duen
adostasun ezagatik.
Aieteko Jauregia, Lore-Toki, Rozanes...eta antzeko espedienteek goi mailako postua
lortua dute gobernu honen historia beltzean. Gaizki harturiko erabakiek, zoritxarreko
kriterio aldaketek eta jarraitu den ibilbide politikoak hala isladatzen dute behintzat. Interes
politikoa hiritarren (donostiarren) interesari gailendu zaio. Guzti honek gobernu taldearen
jarduera kaxkarra kuestionagarri eginez. Erabaki dut, matematika zientziekin geratzen
naiz.







Este artículo proviene de Asociacion Vecinos AYETE San Sebastian - Donostia -ko AIETE -ko Bizilagunen Elkartea
http://www.aiete.net

La dirección de esta noticia es:
http://www.aiete.net/modules.php?name=News&file=article&sid=125