Aieteko zirkulazio lanak, bete-betean
Fecha Viernes, 13 enero a las 11:13:48
Tema Movilidad - Mugikortasuna


Besteak beste, Munto inguruan eta Aieteko pasealekuan dihardute

r. perez


Aieten egiten ari diren zirkulazio obrek aurrera darraite. Egunotan, Munto inguruan, Aiete pasealekuan
Etxadiko bidegurutzean eta Jesusen Alabak ikastetxearen aurrean ari dira lanean. Muntoko bidegurutzea norabide bakarrekoa izango da hemendik aurrera. Horretarako, baserri ondoko espaloia zabaldu egin dute.



Hala, Aiete pasealekutik Antiguara Pio Baroja ingurura joateko, gidariek Muntoko bidegurutzea har dezakete, orain arte bezala. Antiguatik datozenek, ordea, ezin dute Aiete pasealekura atera Muntotik; atzeko kaletik, Goiko Galtzara Berritik, baizik. Goiko Galtzara Berrian ere lanak egin dituzte: lorategitxoa jarri eta espaloian arrapalatxoa egin dute.
Bestalde, Aiete pasealekuan, Etxadiko bidegurutzean, biribilgune txikia egiten ari dira. Aiete pasealekuko zubian, bestalde, zebrabidea jarriko dute. Azkenik, Jesusen Alabak ikastetxearen aurrealdean ere hasi dira lanean; biribilgunea egin behar dute bertan

http://www.irutxulokohitza.info/hitza_n.php?herria=AIETE&fetxa=2006-01-11&izena=p00003012&eskualdea=DONOSTIA&produktua=IRUTXULOKO







Este artículo proviene de Asociacion Vecinos AYETE San Sebastian - Donostia -ko AIETE -ko Bizilagunen Elkartea
http://www.aiete.net

La dirección de esta noticia es:
http://www.aiete.net/modules.php?name=News&file=article&sid=11