Besteak beste, Munto inguruan eta Aieteko pasealekuan dihardute
r. perez
Aieten egiten ari diren zirkulazio obrek aurrera darraite. Egunotan, Munto inguruan, Aiete pasealekuan Etxadiko bidegurutzean eta Jesusen Alabak ikastetxearen aurrean ari dira lanean. Muntoko bidegurutzea norabide bakarrekoa izango da hemendik aurrera. Horretarako, baserri ondoko espaloia zabaldu egin dute.
Hala, Aiete pasealekutik Antiguara Pio Baroja ingurura joateko, gidariek Muntoko bidegurutzea har dezakete, orain arte bezala. Antiguatik datozenek, ordea, ezin dute Aiete pasealekura atera Muntotik; atzeko kaletik, Goiko Galtzara Berritik, baizik. Goiko Galtzara Berrian ere lanak egin dituzte: lorategitxoa jarri eta espaloian arrapalatxoa egin dute.