Honakoak dira Euskaraldia jarduerekin ospatuko duten auzoak

Euskaraldia azaroaren 18etik abenduaren 2ra hamabost egunetan egingo da aurten, horretarako izen emate epea zabaldu da gaur.

Aiete, Altza, Amara, Amara Berri, Antigua, Añorga, Egia, Gros, Ibaeta,Igeldo, Intxaurrondo, Loiola, Loiolako Erribera, Morlans eta Parte Zaharra.

Ahobiziak eta belarriprestak biltzeko jarduera asko antolatu dira, euskararen erabileran lagungarri izan daitezen. Horrez gain, 16 urte azpikoek Euskaraldian parte hartu ezin duten arren, horientzat ere badira ekitaldi erakargarriak. Besteak beste, honakoak batzen ditu egitarauak: kultur jarduerak (antzerkiak, liburu irakurketak, bertso saioak, zinema emanaldiak, kontzertuak, eta beste), erabilera sustatzeko egitasmoak (mintzodromoak, euskarari buruzko solasaldiak), haurrentzako jarduerak edota familian egitekoak (pailazoak, bisita gidatuak eta abar).

180 jarduera horietatik Lizasok gutxi batzuk nabarmendu ditu. “Auzoko erabilerari buruzko solasaldiak Aieten, Intxaurrondon eta Loiolako Erriberan; Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Intxaurrondon eta Txirri Mirri eta Txiribiton Egian; Felix Zubiarekin solasaldia eta Jon Maiarekin hitzaldia Amara Berrin; Euskaraldiskoa Morlansen; Mintzodromoa Altzan; Kantujirak Igeldon, Loiolako Erriberan eta Parte Zaharrean; eta bertso saioak Amara Berrin, Loiolan, Grosen, Aieten eta Parte Zaharrean”.

Deja un comentario