Orixeren oparia: gregorianoa euskaraz

Donosti Ereski Gregoriar Schola/Xalba Ramirez

Orixek itzulitako mezekin osatutako 212 orrialdeko partitura liburu bat argitaratu du Donosti Ereski Gregoriar Scholak. Abesbatzak landutako 100 pieza baino gehiago argitaratu dituzte, notazio gregorianoan eta notazio modernoan; kanta hauetatik, 50 abestien aukeraketa egin ondoren, 2 CDz osaturiko Liburu diskoa bat ere kaleratu dute, “kanta horiek etorkizunean herriak erabili izan ditzan”.

Adierazi dutenez, “garrantzi handikoak diren, baina baztertuta eta ahaztuta dauden bi kontzeptu uztartu nahi izan ditugu proiektu honetan: Gregoriar musika eta gure guraso literarioetako bat: Orixe”. Argitaratzaileen ustez, musika gregorianoa Europako musika kulturaren altxor artistiko garrantzitsuenetako bat da, eta, “zoritxarrez, ez da gure inguruan baloratzen”.

Taldea Katxolaz (2010eko ekainak 11)
Publikoa Katxolan (2010eko ekainak 11)

Orixek 1949an Urte guziko Meza-Bezperak liburuan, urteko meza eta bezperak itzuli zituen latinetik euskarara, Euskal Elizak erabili zitzan. Lan “garrantzitsu” honen balioa azaleratzea eta gizarteratzea lortu nahi du Donosti Ereski elkarteak: “Gregoriar musikaz kantatzen ziren hitzak, poesiak, Orixek euskarara zoragarri itzuli zituenak, oraingoan euskaraz ezagutzera ematea; alegia, gregoriar melodiak euskaraz kantatzea”.

Proiektu honetan bi ospakizun bateratzen dira: batetik, Donosti Ereski Elkartearen sorreraren 50. urtemuga eta, bestetik, Nikolas Ormaetxea “Orixe”ren heriotzaren 60.koa.

Xalba Ramirez

Un comentario en “Orixeren oparia: gregorianoa euskaraz

  1. Baltasar

    Baltasar
    Que bello es cantar gregoriano que dulzura para los oyentes…?.
    Todo es armonía resaltando las blancuras níveas de los cantores desde sus cabelleras y camisolas donde las imágenes también demuestran su capacidad fonética y concentración para lograr ese tono en recuerdo al santo y su epoca.Un aplauso contenido

    Responder

Deja un comentario