Kantuan ospatu dute Katxolaren irekiera

Aieteko Katxola baserrian berriz ere kultur jarduerak egiten hasiko dira, bere ohiko programazioa berreskuratuko du. Igandean ospatu zuten berriz ere Katxolara bueltatuko direla kontzertuak, auzoko jaiak eta bestelako jarduerak egitera. Horretarako, Easo abesbatzaren bi talde gonbidatu zituzten kantatzera: Easo Txiki eta Cum Jubilo. Eguraldi ona lagun, publikoak baserriaren kanpoaldeko belardian eserita entzuni ahal izan zituen abesbatzen emanaldiak. Sergio Pedrousoren zuzendaritzapean aritu ziren kantuan haurrak zein helduak, eta bukaeran Lau teilatu kanta ezagunaren bertsio bat egin zuten. Jarraian, ekitaldiaren bideo batzuk:

Irutxuloko Hitza

Deja un comentario