«No la mano que las mueve»

Joera ezkertiarreko egunkari digital baten azken albisteetako batean irakurri nuen: Ibex35ko bankuetako goi karguek euren soldatak (irabaziak edo dena delakoak) %30 igo omen dituzte azken bi urteotan.

Gogorra da, ezta? Autoetako deposituak etenik gabe «handitzen» ari diren garaiotan, supermerkatuetako karroak gauerdirako kalabaza bihurtzen direnean eta elektrizitatea urdaiazpiko iberikoaren prezioan ordaintzen dugun egunotan; gogorra da betikoak, berriz ere, besteon kontura aberasten ari direla ikustea.

Gogorra, nazkagarria eta bidegabekoa… gutxienez.

Ba, soluzio bat baino gehiago okurritzen zaizkit, baina batek baino gehiagok demagogian eta errazkerian erori naizela esango lidake. Eta egia litzateke gainera, baina askotan, soluzio errazenak dira soluzio onenak. Dena ez dela hain erraza esaten duten horiek dira ezer aldatu nahi ez dutenak.

Azkenaldian askotan gogoratzen naiz Yeray Rodriguez verseadore (bertsolari, elkar uler dezagun) kanariarraren Crisis y recortes sortako dezima batekin. Honela dio bukaerak:

«…

de los que están o han estado

al cambio nadie se atreve,

y la democracia es leve

ya que con las papeletas

se eligen las marionetas

no la mano que las mueve».

Manex-Mujika 2022/03/18

Zaindu!

P.D.: inok interesik balu, bila ditzala Yeray Rodriguez-en bideoak Youtube-n. Merezi du!

Deja un comentario