Kultur jarduerak antolatu dituzte Aieten, ostegunerako eta ostiralerako

Los Camaradas de Mario Monicelli, con Marcelo Mastroianni como profesor Sinigaglia

Lantxabe auzo elkarteak eta Donostia Kulturak antolatuta, literatur solasaldi bat eta zinema forum bat egingo dituzte Aiete Kultur Etxean, ostegunean eta ostiralean, hurrenez hurren.

Literatur solasaldia Cesare Pavese idazlearenEntre mujeres solas liburuari buruzkoa izango da, 18:30ean, eta Lola Arrietak dinamizatuko du. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldian derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea.

Zinema forumari dagokionez, Los Camaradas (Mario Monicelli, 1963) filma proiektatuko dute, 18:00etan. Ondoren, solasaldia Martin Auzmendik gidatuko du. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldian derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea.

Beñat Parra

2022/02/08

Deja un comentario