Futbola eta makilak

Futbolzalea naiz, 9 urterekin hasi nintzen hondartzan jolasten eta 27 urterekin utzi nion futbol federatuan jokatzeari Berion; hamar bat urte gehiago iraun nituen futbol zazpiko txapelketan lehiatzen eta oraindik ostegunero joaten naiz lagun arteko patxanga bat egitera.

Realzalea naiz, 16 urterekin hasi nintzen Atotxan partidak zutik ikusten, eta urte dezente pasa nituen Anoetako aulki hotz eta urrunetan kuadrillakoekin pipak jaten. Duela hamabost bat urte utzi nion bazkide izateari.

Kontua da, aurreko astean Reale Arenara joan nintzela Atletico Madrilen kontrako partida ikustera; bai, zale batzuek madrildarren autobusa harrikatu zuten hartara, eta Benito Villamarinen Sevillako jokalari bat makil batekin buruan jo eta egun gutxira.

Eta aurreko beste antzeko edozein gertakaritan bezala, irrati, telebista eta egunkaritan, betiko leloa entzun behar izan nuen: zaleen %99k jarrera egokia dutela eta %1a baino ez dela jarrera onartezin horiek dituena eta hori guztia.

Ba, ez da egia. Noski, makil hori batek baino ez zuela bota, eta autobusari harrika ez zirela berrehun aritu, baina futbol estadioetan bizi den giro agresibo testosteronala ez da bakar horien ardura.

Kezkatzen nau ikusteak nola normaldu ditugun normalak ez diren gauzak: epaileari eta beste ekipoko jokalariei zuzendutako biraoak, txistuak, hijoputak eta tu puta madreak… eta barkatu, normaldu egin ditugu, baina ez dira normalak.

Eta hortik…

Manex Mujika Amunarriz

Irakaslea

2022/02/11

Deja un comentario