Nada, Carmen Laforet, Literatur solasaldia

Aiete Kultur Etxea

2022 Urtarrilla 13

18:30

Libre, jarleku guztiak bete arte

Gaztelaniaz

120 minutu

Literatur solasaldia gaztelaniaz Carmen Laforet idazlearen Nada, liburuari buruz.

Dinamizatzailea: Lola Arrieta.

Oharra: 47/2021 Dekretuaren arabera beharrezkoa da COVID pasaportea eta NANa. Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.

Nada 1944. urtean Carmen Laforetek argitaraturiko eleberria da. Nadal sariaren irabazlea, «El Mundo» egunkariak XX. mendeko ehun eleberri onenen artean sailkatu zuen.

Eleberriaren ibilbidea

Nobela hau existentzialismoaren baitan kokatu izan dute akademikoek. Egileak 23 urte zituen Nada kaleratu zuenean, eta, eleberriak arrakasta handia ekarri zion arren (hiru edizio izan zituen plazaratu zen urtean bertan), Laforeten ospea apaldu samarrik geratu zen aurrerantzean, ez baitzuen lortu lehen eleberri haren bultzada ibilbide literario bete baten abiaburu bilakatzerik.

1947an Edgar Neville zuzendariak izen bereko filma grabatu zuen.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Andrea, Espainiako Gerra Zibila amaitu eta berehala, Bartzelonara ikastera doan emakume gaztea da. Amonaren etxera ailegatzear, gogo guztiak zapuztuko zaizkio. Aribau kaleko etxebizitza honetatik hiriko bortizkeria eta gosea ezagutuko ditu.

Deja un comentario