Aieteko Kultur Etxean literatur eta zinema solasaldiak antolatu dituzte

Tertulia, jueves 16 de diciembre, El rumor de la montaña, Yasunari Kawabata

Aste honetarako bi kultur saio antolatu dituzte Aieteko Kultur Etxean. Urtarrilaren 13an, osteguna, literatur solasaldia izango da. Bertan, Carmen Laforet idazlearen Nada izango dute hizpide. Lola Arrietak dinamizatuko du saioa eta 18:30ean izango da. Guztira, bi orduko iraupena izango du. Nada eleberria 1944. uretan agitaratu zuen Laforetek, 23 urterekin, eta El Mundo egunkariak XX.mendeko ehun eleberri onenen artean sailkatu zuen. Arrakasta handia ekarri zion obra honek idazleari. Saioa gazteleraz izango da.

Ostiralerako, berriz, zinema solasaldia antolatu dute. Juan Antonio Bardemen Calle Mayor filma ikusiko dute 18:00etan, eta Teresa Prok gidatuko du solasaldia ondoren. 1956. urtean Palentzia, Cuenca eta Logroño hirietan filmatutako film dramatikoa da.

Saio guztietan maskara nahitaezkoa izango da eta COVID ziurtagiria erakutsi beharko da sartu aurretik

Deja un comentario