Tomas Hernandez Mendizabal artista donostiarra zendu da

T. Hernández Mendizabal y maqueta grupo escultórico

Tomas Hernandez Mendizabal margolari, eskultore eta kartelgile donostiarra (1940-2021) atzo, hilaren 25ean, zendu zen, 81 urterekin.

Elkarrizketa mamitsua egin zion «Irutxuloko Hitza» Hernandez Mendizabali 2020ko ekainean, eta hemen irakur daiteke, osorik. Astekariko azalean atera zuen artista, eta bere ibilbide luzea sakonean errepasatu zuen, baita beste hainbat gaiz hitz egin ere. Orduan, ia 80 urte zituen, eta sortzen jarraitzen zuen, elkarrizketaren zati honetan azaltzen zuenez:

TOMAS HERNANDEZ MENDIZABAL.

Zure estudioan ikusten dudanagatik, lan egiten jarraitzen duzu.

Noski baietz. Konfinamendu garaian etxean asko marraztu dut, eta 70 marrazkitik gora egin ditut azkenean, errotulagailuarekin.

Proiekturen bat daukazu buruan?

Azkenaldian, udaleko Kultura zinegotziari idatzi besterik ez dut egin, San Telmo museoan erakusketa bat antolatzeko, baina ez dit erantzun ere egin.

Nola ikusten duzu gaur egun artearen eta kulturaren egoera Donostian?

Bueno, Tabakalera jarri zuten, adibidez, baina inork ezagutzen ez dituen kanpoko artistak ekartzen dituzte, eta hemengoei ez diete kasurik egiten. Nik, esaterako, Tabakaleran erakusketa bat egiteko baimena eskatu nuen, baina ez zidaten erantzun ere egin. Bestalde, Bulebarreko erakusketa aretoa kendu dute, eta Kursaala ere hor dago, baina ez da erraza han erakusketa bat egitea. Gaur egun, artistok ez daukagu erakusketak antolatzeko lekurik Donostian. Ni gutxi barru hilko naiz, eta ea nire semeek zer egiten duten gauza hauekin guztiekin.

Tomas Hernandez Mendizabal en su taller. Foto Arizmendi

1 comentario en “Tomas Hernandez Mendizabal artista donostiarra zendu da

  1. Serafin Mugica

    El día que murió Tomás Hernández Mendizabal aún tuvo oportunidad de tomar el aperitivo con su gente cercana y pintar un rato. El artista cultivó hasta el final su amor por el arte y su disfrute de la vida, dos llamas que presidieron su actividad durante décadas.
    Lamentamos su desaparición, debió tener más reconocimiento de las ‘cultura’ de la ciudad -como se dice en esta entrada- . El Ayuntamiento no le ha concedido la Medalla al Mérito Ciudadano pese a haber sido propuesto en varias ocasiones.
    Su participación fue decisiva en el mantenimiento de la fiesta de los caldereros o en el retorno del Carnaval. Durante años él mismo encarnó la figura de la muerte en el entierro de la Sardina -lo he visto en la foto del reportaje de arriba- . También su impronta quedó patente en la imagen de los festivales de cine y de jazz en diferentes etapas de su historia.
    …y se prestó a colaborar con las fiestas de Aiete
    “Solo puedo decir que era tan bueno como persona que como artista», dicen desde los Bebés de la Bulla
    Fue un clásico de la Parte Vieja, de las cuadrillas de aquel ‘txikiteo’ de antaño que se ha ido perdiendo y que él mismo ‘teorizó’ con humor en reportajes publicados en este periódico. Sus amigos del bar Sport, donde hizo en 2013 un mural con la trainera de La Donostiarra, le despedían ayer como «gran artista y mejor persona, siempre implicado en las actividades de Alde Zaharra». Juanjo Cano, del Etxeberria de la Parte Vieja, le recordaba en el mismo sentido, como sus amigos del bar Intza. También en el restaurante Akelarre, donde hay un poderoso mural pintado por este artista, se le recordaba con cariño.

    Responder

Deja un comentario