Oriamendi mendiaren proiektua HAPOn sartzea eskatu du Lantxabek

Oriamendi mendi ingurua.

2015eko martxoaren 23an Kutxa Ekogunea Fundazioak Oriamendiko 57.767 metro koadro utzi zizkion Donostiako Udalari, erabilera publikorako. Oriamendi Hernani, Miramon, Zabalegi, Lore Toki eta Txilida Leku artean dago, eta Miramongo mendiaren jarraipena da. Lantxabe auzo elkartearen proposamena hau Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean (HAPO) gehitzea da.

Oriamendi mendiarentzat proiektua 2019ko aurrekontuetan sartzen zen, jendeak mendiaz goza zezan. Momentu horretan teknikariek hau esan zuten: “Interesgarria da proiektua, 2010eko HAPOan datorren urteetan kudeatzeko lur bezala datorrelako”. Miramongo basoa bezala, lur hau ere landa parke bezala izendatu nahi dute, jendearentzat aisialdi moduan jartzeko.

Kutxa Ekoguneak 4.000 zuhaixka eta 200 zuhaitz landatu eta bideak zabaldu zituen. Bisita gidatuak ere egiten zituzten, bere historia azalduz. Hauek, Oriamendiko lurrak Zabalegi eta Bentatxikikoekin elkartu nahi zituzten zubi baten bidez. Horrez gain, aurreikusita dago Lore Toki eta Txilida Lekutik doan bidegorri bat jartzea, Aieteko eta Oriamendiko paseoak Errekalderekin elkartuz. Plan hau 2010eko Plan Orokorraren barruan zegoen.

Aranzadi Elkarteak, Ekogunearen ekimenez, Oriamendi berritzeko proiektua jarri du martxan, narriadura geldiarazteko eta lurraldea sozializatzeko. Planak herritarrei lur zati handia itzultzea eragingo luke. Gainera, lur hauetan XIX. mendeko Oriamendiko iturria dago, eta balore altuko lurrak dira. Ingurune irisgarria da, eta hiri guztia ikusi daiteke.

2021/08/16

Idaira Agirregomezkorta

Deja un comentario