Miramongo Basoko zubia itxi dute, egitura arazoak direla eta

miramongo zubia2016. urtean egin zuten zubia. (Argazkia: Estitxu Zabala)

Joan den asteazkenean Miramongo Basoan mantenu lanak egiten ari zirela, altzairu galvanizatuz egindako zubiak egiturazko arazoak zituela ikusi zuten Donostiako Parkeak eta Lorategiak saileko teknikoek, eta prebentzioz zubia ixtea erabaki zuten. Antza denez, helduleku batzuek huts egin dute, eta zubia 15 zentimetro mugitu da. Bestalde, hormigoia ere pitzatu egin dela gehitu dute teknikoek. Donostiako Udalak adierazi du ahalik eta lasterren eta gardentasun osoz konpontzen saiatuko direla, eta lanak amaitu arte itxita egongo da.

Miramongo Basoko zubia

2016. urtean, Donostiako Udalak eta Miramongo Parke Teknologikoaren elkarlanez, Miramongo Basoa birgaitzeko lanak egin zituzten, eta lan hauen puntu gorena aipatutako zubia izan zen. Miramongo Parke Teknologikoa bi bailarek banantzen dute, eta Pakea eta Mando errekak igarotzen dira bertatik. Hau dela eta, lan gauetan Mando errekaren gainean eraiki zuten altzairuzko zubi hau. Jon Begiristain arkitektoak diseinatu zuen 64 metroko zubi hau, eta 125.000 euroko kostua izan zuen. Bost urteren ostean, zonalde horrek dituen zailtasun geografikoak direla eta, egiturazko arazoak izaten hasi da, eta udala konponketa lanekin hasiko da berehala.

Iñaut Gonzalez de Matauko Rada

2021/05/10

Deja un comentario