Osteguna: “La letra escarlata”, Nathaniel Hawthorne; ostirala: «Amanecer», F.W. Murnau

(Literatura eta zinea)

Tertulia literaria

Aiete Kultur Etxea

2021 apirila 15

18:00

Libre, jarleku guztiak bete arte

Literatur solasaldia gaztelaniaz Nathaniel Hawthorne idazlearen La letra escarlata liburuari buruz.

Dinamizatzailea: Lola Arrieta.

Oharra: Jarduerara sartzeko, erabiltzaileek maskara eraman behar dute.

Amanecer (Sunrise,1927)

Zinema

2021 Apirila 16

18:00

Libre, jarleku guztiak bete arte

94 minutu

Zuzendaria: F.W. Murnau

Gidatzailea: Jesús Garmendia Ibañez

Oharra: ekitaldian parte hartzeko maskara derrigorrezkoa da.

Nathaniel Hawthorneren

Nathaniel Hawthorne (Salem, Masachusets, 1804ko uztailaren 4a – Plymouth, New Hampshire, 1864ko maiatzaren 19a) estatubatuar eleberrigile eta ipuingilea izan zen. Estatu Batuetako literaturako funtsezko autoreetakoa da. Kontakizun laburrengatik da ezaguna batez ere -berak «ipuinak» deitzen zituen, askotan eduki beldurgarriarekin, garaiko gustuari jarraituz- eta lau eleberri luzerengatik: The Scarlet Letter, 1850; The house of the Seven Gables, 1851; The Blithedale Romance, 1852; eta The Marble Faun, 1860. Haurrentzako liburu asko ere argitaratu zituen.

Nathaniel Hawthorne, Estatu Batuetako lehen eleberrigile belaunaldikoa, XIX. mendeko estatubatuar kontalari nagusia da, gertaera eta pertsonaia aldi berean misteriotsu, beldurgarri eta anbiguoak sortzeko zuen trebetasun bereziagatik, eta baita bere estiloaren edertasunagatik ere. Edgar Allan Poe bezala estatubatuar erromantizismoan kokatuta, bere lanik gehienak Ingalaterra Berria dute gertaleku, eta garaiko giro puritanoa erretratatzen dute. Herman Melville lagun handia izan zen eta hark bere maisulan Moby Dick donkitu zion.

Hawthorneren obraren muina bekatuaren inguruko gogoeta da, eta egiteko horretan sinboloak eta alegoriak erabiltzen ditu. Etika, metafisika eta psikearen alorreko gertakariak darabiltza, baina gizartearen gorabehera konkretuak alde batera uzten ditu. Bikaina da Hawthorneren kontaeraren estiloa, eta oso xehea pertsonaien psikologiaren azterketa. Hawthorneren obrak bere garaiko estatubatuar autoreen zein gerokoen onespena izan du: Edgar Allan Poe, Herman Melville, Henry James, William Faulkner.

Deja un comentario