‘Literatura eta Zinemaren Astea’ egingo dute Aieten

Martxoaren 4an egindako literatur solasaldia. (Argazkia: Lantxabe)

Iñaut Gonzalez de Matauko Rada

Ostegunean eta ostiralean jarduera ezberdinak egingo dituzte Aieten, ‘Literatura eta Zinemaren Astea’ izeneko egitasmoaren barruan. Literatura solasaldia egingo dute ostegunean, 18:00etan. Nathaniel Hawthorne idazlearen The Scarlet Letter (1850) liburua izango dute hizpide, eta ostiralean F.W. Murnau zuzendariaren Sunrise: A Song of Two Humans (1927) filmaren inguruko zine-foruma egingo dute, 18:00etan. Bi jardueretan maskararen erabilera beharrezkoa dela gogorarazi dute.

The Scarlet Letter

XVII. mendearen hasieran, Ingalaterra Berrian (Amerikako Estatu Batuak), Hester Prynne izaera askeko emakumeari adulterioa egotzi zioten, eta bularrean A letra eramatera zigortu zuten.

Sunrise: A Song of Two Humans

Nekazari bat pozik bizi da bere emaztearekin, baina hiriko emakume bat bere bizitzan agertu zen, eta gizona hiriko emakumearekin izango lukeen bizitzaren inguruan pentsatzen hasten da.

2021/04/12 Kultura

Deja un comentario