Jane Goodall ikertzaileari buruzko erakusketa dago Aieteko kultur etxean

Jane Goodall ikertzaile eta aktibista, Tanzanian.

Giza Eskubideen Zinemaldiaren barruan, Donostia Kulturak Jane Goodall ikertzailea eta bakearen aldeko aktibista erakusketa antolatu du. Gaurtik hasita ekainaren 13ra arte ikusi ahalko da Asier Iturralde ilustratzaile donostiarraren marrazkiek osatutako erakusketa. Izan ere, marrazki horien bidez Jane Goodallen bizitza eta lorpenak kontatzen ditu erakusketak.

Jane Goodall ikertzaile eta aktibista ingelesak bidaiatzen pasatzen du bizitza, eta Tanzanian txinpanzeen inguruan egin dituen ikerketengatik da ezaguna, besteak beste. Bere bizitza ingurumenaren kontserbaziora eta hezkuntzara bideratu du Goodallek.

Jane Goodall Institutuaren aholkularitzarekin antolatutako erakusketak zenbait jarduera osagarri ere izango ditu. Apirilaren 27tik 29ra ingurumenarekiko sentsibilizazioa landuko dute hiriko haurtxokoetan, 5 eta 11 urte arteko haurrekin. Apirilaren 24an, berriz, Tximuak eta Kimuak lorategi ekologikoa sortzeko tailerra egingo dute Aieteko haurtxokoan. Gainera, apirilaren 30ean, Brett Morgenen Jane (2017) film dokumentala proiektatuko dute Aieteko kultur etxean, 18:30ean.

2021/04/16

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Deja un comentario