Bertsolari izan nahi dut

Aurreko astean Got Talent ikusten aritu nintzen Telecinco-n. Esan nezake ETBko koparen inguruko emanaldi berezia ikusteaz aspertuta aldatu nuela katez, eta egia da; baina beste batzuetan ere ikusi izan dut erdi promozio erdi lehia bihurtu duten programa hau. Bueno, kontua da, aurreko astean Got Talent ikusten aritu nintzela.

14 urteko neska bat zen. Epaileen arabera desafinatu egin omen zuen, eta hala izango da, baina txukun aritu zen, niri gustatu zitzaidan behintzat.

Musikaletako kantari profesionala izan nahi omen du handitan. Bai, horrela esan zuen: musikaletako kantari profesionala. Eta gogoratu nintzen nola txikitan, denok (bueno, mutil askok) futbolari edo astronauta izan nahi genuen –hori bai, futbolari edo astronauta izatea zer den ongi jakin gabe– gure inguruak sortutako ideal bati segika bezala.

Nahiago nukeen, 14 urteko neska horrek, besterik gabe «kantatzea izugarri gustatzen zait» edo «egun osoa kantari pasatzen dut» esan izan balu.

Gogoan daukat, 14 edo 15 urte izango genituen orduan, bertsotan egin nahi genuen, eta bertsotan egitea izugarri gustatzen zitzaigun, eta egin egiten genuen etxean, dutxan eta ikastolan… eta geroago parrandan, afaritan eta baita biharamunetan ere… artean, ez genekien bertsolari izan zitekeenik ere.

Gaztetxo haietako batzuk bertsolari bihurtu ziren gero, eta urteekin, euskal kultura eta sorkuntzaren erreferente bilakatu dira. Eta orain bai, orain entzuten ditut gaztetxo berriak «nik bertsolari izan nahi dut» esanez.

2021/04/1

Quiero ser bertsolari

Resumen en castellano

Recuerdo que cuando íbamos a tener 14 o 15 años, queríamos hacer bertsos, y nos encantaba hacer bertsos, y lo hacíamos en casa, en la ducha y en la ikastola y más tarde en la juerga, en la cena y hasta en el día siguiente…

Algunos de aquellos se convirtieron en bertsolaris y con los años son en referentes de la cultura y la creación vasca…. Y ahora escucho a los jóvenes estudiantes decir «quiero ser bertsolari».

Deja un comentario