Joseph Maurice Ravel

San Estebania, Ziburu, Lapurdi, 1875eko martxoaren 7a // Paris, Frantzia, 1937ko abenduaren 28a

Nazioartean ospea lortu zuen musikagile honek sarritan adierazi zuen jaioterriaren gaineko lotura. Zenbait adibide aipatzearren: Euskalduna den gauza orotan bada musika pittin bat…Ea Euskal Herrian maite dudan? Esango nuke Euskal Herria baino ez dudala maite.

Aita Donostiari buruz

Aberkidea dut; jakingo duzunez, guk euskal herritarrok bi aberri ditugu.

Musikagilea eta piano jotzailea izan zen. Musikagile oparoa izan zen; orkestrarako musikagintzan iaioa bazen ere, lehenbizi pianorako lan ugari idatzi zituen. Bolero da haren lanik ezagunena mundu osoan.

Bizitza

1889. urtean Parisko kontserbatorioan sartu zen, eta Charles de Bériot, Émile Pessard, André Gedalge eta Gabriel Faurérekin egin zituen musika ikasketak. 1893an, Erik Satie ezagutu zuen, eta haren musikaren eragina izan zuen. Musika idazteko zuen estilo berezia zela eta, arazoak izan zituen kontserbatorioan Erromako saria irabazteko, eta 1905. urtean kontserbatorioa utzi behar izan zuen.

1920tik aurrera Montfort-l’Amauryn bizi izan zen. 1928. urtean lau hilabeteko bidaia egin zuen Estatu Batuetan eta Kanadan zehar, eta urte berean Ingalaterran egon zen, Oxfordeko Unibertsitateko ohorezko doktore titulua jasotzeko. 1933. urtetik aurrera, bost urte eman zituen ondoezik buruko gaixotasun baten ondorioz, eta ebakuntza baten ondoren hil zen.

Deja un comentario