Aiete hobetzeko hamabi proposamen zehatz

Errondo gainaren inguruko bideak konpontzeko eskatu dio Lantxabek udalari, besteak beste.

Donostiako Udalak 2022ko eta 2023ko aurrekontu parte-hartzaileetarako herritarren proposamenak jasotzeko epea ireki du, eta Aieteko Lantxabe auzo elkarteak hamabi proposamen zehatz egin dizkio udalari. Herritarren proposamenak aztertuko dituzte, eta hautaketa prozesuan aurrera egiten dutenak gauzatuko dituzte: hiru milioi euro bideratuko ditu udalak horretarako, 1,5 milioi urte bakoitzeko.

Mota askotakoak dira Lantxabek egindako proposamenak. Hainbatek, mugikortasunarekin dute harremana: auzoko autobus geltoki guztietan markesinak jartzeko eskatu dute, baita Aiete guztia lotuko duen mikrobus bat jartzeko ere, eta Jesuitinas eskolako biribilguneko zirkulazioa hobetzeko neurriak hartzeko ere bai. Auzoko irisgarritasuna eta segurtasuna ere hobetu behar direla nabarmendu dute: Errondo gainatik Anoetara doan bidea konpontzeko eskatu dute, Errondo gainatik Anoetara joango den igogailu bat jartzeko, Miramongo basoko bidea konpontzeko, Katalina Eleizegi kaleko eta Lazkano eta Errondo gaina paselakuetako bizilagunentzako aparkalekuak hobetzeko, auzoko argiteria hobetzeko eta Marañon doktorearen pasealekuko espaloia konpontzeko eta zuhaitzetan beharrezko mozketak egiteko

Bestalde, auzoak aisialdirako gune apropos bat izan dezan, Hiru Damatxo plazan estalki bat jartzeko eskatu dute, eta kultur jarduerak sustatzeko, kultur etxeko liburutegiko goizeko ordutegia luzatzeko eta Miramongo anfiteatroan kultur programazio zabala antolatzeko eskatu dute.

2021/03/22

Beñat Parra

Deja un comentario