Aieteko anbulatorioa datorren astean zabalduko dute

Aieteko anbulatorioa, Aiete pasealekuan. (Argazkia: Maite Reizabal)

Urtebete eta hiru hilabeteko lanen ostean, Aieteko osasun zentroa datorren astean hasiko da martxan, El Diario Vasco hedabideak jakinarazi duenez, eguna zehaztu ez badu ere. Aieteko pasealekuko eta Pio Barojako elkargunean kokatuta dago, eta sei solairu izango ditu. Ohiko zerbitzuak hartuko ditu: Familia Medikuntzako zazpi kontsulta, Pediatriako bi kontsulta, Erizaintzako zortzi kontsultak, eta odola ateratzeko gela eta sendaketa gela bana. Gainera, Errehabilitazio Psikiatrikorako Unitatea izango du, orain arte Ondarretako osasun zentroan zegoena, eta Emakumea Artatzeko zerbitzua ere izango du. Eraikinera Aieteko pasealekutik sartu behar da.

Lantxabe auzo elkarteak aspaldi aldarrikatu du auzoak anbulatorio bat izateko “premiazko beharra” zuela, are gehiago pandemia garaian. Orain arte, auzoak ez du osasun zentrorik izan, eta bizilagunak Ondarretakora edo Amara Berrikora joan dira, Aieteko zonaren arabera. Hedabide honek osasun zentro berriaren egoera eta aldarrikapenaren ibilbidea errepasatu zituen maiatzan, F. P. Lantxabeko kidearekin.

Maite Reizabal

Un comentario en “Aieteko anbulatorioa datorren astean zabalduko dute

  1. Jesús Mari Lozano

    Bi urte obretan eman ondoren eta beste asko instituzioen artean ibili ondoren,atzerapen handiz,azkenean Aieteko anbulatorioa jarri da martxan. Zorionak!

    Responder

Deja un comentario