Txanpuene baserriaren omenezko bideoa eta bertsoa egin dute

XVIII. mendekoa da Txanpuene baserria, eta azken 150 urteetan Etxabe familia bizi izan da hor, maizter moduan. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian)

Gutxi geratzen da Aieteko Txanpuene baserriaren eraikina guztiz desagertu dadin, baina Amarako bizilagunen eta hango maizterren oroitzapenek inoiz baino indartsuago diraute. Horregatik, han bizitakoak ez daitezen desagertu, argazkiekin bideo bat osatu dute, Txanpuenen egindako jarduerekin, eta Iñaki Goñi Nerbios Amarako bizilagunak bertsoa idatzi eta abestu dio XVIII. mendeko baserriari. Emaitza gaur goizean zabaldu dute

Txanpuene asteartean hustu zuten. Maizterrak saiatu ziren eraisketa bertan behera geratu zedin lortzen, baina ostegunean iritsi ziren hondeamakinak, eta atzo arratsaldean ekin zioten baserria botatzeari. Soilik teilatuan zegoen gurutzea eta pareta bateko ateburua babestuko dituzte. Haren tokian, luxuzko etxebizitzak egingo dituzte. Mikel Elkoroberezibar Irutxuloko Hitzako kazetariak gaiari buruzko jarraipen zabala egin du aste honetan.

Deja un comentario