Jadiku artistaren erakusketa bihar arte ikusi ahalko da.

Lantxabe auzo elkarteak salatu du pintaketak egin dituztela ‘Jadiku‘ artistaren erakusketako lan batean

Azaroaren 5etik, Josean Diaz de Quevedo Jadiku artistaren erakusketa bat dago ikusgai Aieteko jauregian, Topalekuaren inguruan. Erakusketa horretako lan batean pintaketak egin dituztela jakinarazi du Lantxabe auzo elkarteak.

Zehazki, artistak auzoko amon-aitonen omenez egindako eskulturan azaldu dira, Topalekuaren kanpoko aldean dagoen lanetako batean, hain zuzen. “Orbana ez da Haizearen orrazian egin dutena bezalakoa; lan artistiko bati egin diote eraso”, adierazi dute auzo elkartetik euren blogean. Hori dela eta, Donostiako udalari eskatu diote pintaketa garbitzeko.

Ez da erakusketa honetan pintaketak egiten dituzten lehen aldia. Izan ere, azaroaren 5eko gauean, erakusketa inauguratu zutenean, beste eskultura bat margotu zuten, eta udalak oraindik ez ditu pintaketak ezabatu.

2020/12/18

Maite Reizabal

Un comentario en “Jadiku artistaren erakusketa bihar arte ikusi ahalko da.

Deja un comentario