Haur eta nerabeak, eskubide osoko herritarrak?

Niños, niñas y adolescentes, ciudadanos y ciudadanas de pleno derecho

Haur eta nerabeen babesa udalaren, erakundeen eta gizarte osoaren erantzukizuna badira ere, ase gabe geratzeko arriskuan uzten ditugu euren premia eta eskubideak. Haurrak eta nerabeak eskubide osoko herritartzat edukitzea da erronka, eta euren kolektiboan inbertsio sozial, politiko eta ekonomikoaren beharra aintzat hartzea, ahuldadean dagoen beste edozein kolektiborekin bezala. Baina etorkizuna badira ere, bigarren mailako herritar gisa hartu ohi dira.

Haurtxokoak eta Gaztelekuak ezinbesteko tresna dira adin txikikoei babesa eskaintzeko garaian. Haur eta nerabeak eta haien eskubide eta beharrak erdigunean jartzen dituztelako, haien garapen integrala eta autonomia garatzeko espazioak direlako. Haur, nerabe eta familia askorentzat erreferentziazko gune bihurtu direlako. Garai hauetan hain premiazkoa duten giza kontaktua, berdinekiko harremana, jolasa… bideratzen dituzte modu seguruan. Emozioak kudeatzen lagundu eta zailtasun, gatazka edo jazarpen-egoerak landu eta salatzeko guneak ere badira, hezitzaileon laguntzaz. Izurrite egoera honetan, gurasoen kontziliazio beharrak errazten, eskola egoera berrira egokitzen, euskara indartzen… laguntzen dute. Edo lagundu zezaketen.

Izan ere, udalak martxan zituen bederatzi haur txoko eta hamar gazte lekuak itxita daude. Azpikontrataturiko zerbitzu hauen eta Martuteneko Etxarriene Auzo Etxearen kudeaketarako pleguak abuztuan, berandu eta urgentziaz kaleratu zituenean, sorpresa: Parte Zaharreko zerbitzuaren desagerpena, %20tik gorako murrizketa, «baldintza berezietan» sei langile kaleratzeko asmoa… eta 2012az geroztik udan itxita daude gainera. Astean ordu gutxiago zabalduta, zenbait auzotan arratsalde bakarra eskainiz edo barrakoietan arituz, herritarrei duintasunik gabeko zerbitzua eskainiko zaie. Irailan zabaldu ez zirenetik, haur eta nerabeak kalean eta hezitzaileen uztaila eta abuztuko langabeziari iraila eta urria batu behar, momentuz. 2021erako zabalduko ote?

Urriaz geroztik Gabonetako argiak dir-dir postal antzean. Woody Allenek mundu osoko pantailetara zabalduko duen irudia, metroak eta turistek irentsiko duten hiria. Inbertsioen zutabean hauek guztiak, eta haur eta nerabeak gastu. Baina haien eskubideak betetzen diren neurri berekoa bada gizarte gisa dugun balio etiko, sozial eta politikoa, hiri benetan pobrea. Udal gobernuak entzungor egiten jarraitzen badu ere, hezitzaileok borrokan dihardugu #HaurtxokoEtaGaztelekuenAlde zerbitzu eta lan baldintza duinak exijituz. Inor atzean utzi ez dezagun. Etorkizuna atzean utzi ez dezagun.

Borja Ruiz, Donostiako Haurtxoko eta Gaztelekuetako hezitzailea

2 comentarios en “Haur eta nerabeak, eskubide osoko herritarrak?

  1. Maider Otegi

    Egi borobila bata bestearen atzetik. Mila esker argi eta garbi egoera azaldu izanagatik eta familia asko zuen eskaera eta adierazpenekin bat gaudela adierazi nahiko nuke. Mila esker!

    Responder
    1. Lantxabe

      Había otras posibilidades en el barrio. Se pensó en Rozanés, pero se demolió, y se pensó en Munto baserria, pero se asoló; finalmente se decidió abrir estos centros para las chavalas y los chavales en el Centro Cultural, y cumplen su labor de forma sobresaliente dentro y fuera del Centro; colaboran en las fiestas del barrio, colaboran con Lantxabe y las demás asociaciones del barrio. Son buena gente, son necesarios. Nuestro apoyo es consciente y decidido

      Responder

Responder a LantxabeCancelar respuesta