Prest gaude?

Uste dut, birusa bezala, musukoak ere Txinatik zetozela esan zigutenean ohartu ginela zeozer ez zegoela ondo.

Horregatik erabaki dugu logikoa dela bertako produktuak kontsumitzea. Eta ohartu gara ezetz, ez dela normala hemendik milaka kilometrora landatu den zainzuri batek, bi hegazkin eta hiru kamioi behar dituen bidaia bat egitea, arrautzarik ez duen maionesa batekin jan dezagun.

Eta horregatik sinistu dugu auzoko denda txikietan erosiko dugula hemendik aurrera, betiko merkatura joan eta, gaur arte, ondo orraztuta gindoazen begiratzeko bakarrik erabiltzen genuen erakusleiho atzean dagoen dendara sartuko garela arropa probatzera.

Kontua da, ohitu egin garela, hamabostean behin tendentziak alda ditzakeen erabili eta botatzeko arroparen supermerkatuetan nabigatzen. Eta badakigu, edozein egun bihur diezaiekegula seme alabei berezi, janariarekin batera zakarrontzian bukatzen duen jostailu bat dakarren kartoizko kaxa koloretsu batekin.

Baina zenbakiak egoskorrak dira: hamarrekin biko bost eros daitezke baina bosteko bi bakarrik. Eta beti izango dugu egun bereziak ospatu eta gezurrezko moda pasarela batean etengabe bizitzeko tentazioa.

Baina zenbakiak egoskorrak dira, eta gehienontzat bost bider bi hamar izango dira beti. Edo batzuetan zortzi.

Prest gaude?

Nik batzuetan uste dut baietz. Prest nagoela alegia.

2020 / 06 / 26

Notas en castellano

..

Por eso hemos decidido que es lógico consumir productos autóctonos. Y nos hemos dado cuenta de que no, que no es normal que un espárrago que se ha plantado a miles de kilómetros de aquí, haga un viaje que necesita dos aviones y tres camiones para que comamos con una mayonesa que no tiene huevos.

Y por eso hemos creído que a partir de ahora compraremos en las pequeñas tiendas del barrio, iremos al mercado de siempre y, hasta hoy, sólo para mirar si íbamos bien peinados entraremos a probar ropa a la tienda que hay detrás del escaparate

.

¿Estamos listos?

Yo a veces creo que sí. Es decir, que estoy preparado.

Deja un comentario