Hitzak eta zenbakiak

Palabras y números en la pandemia

Azken aste hauetan, lehenago zutenaz gain, hitzek eta zenbakiek are garrantzia handiagoa hartu dutela iruditu zait.

Koronabirusagatik hiltzetik koronabirusarekin hiltzera pasatzen ginen bitartean, garapen esponentzial batean bat gehi bat beti ez direla bi sinetsarazi nahi izan ziguten. Berria eta normaltasuna esaldi berean naturaltasunez entzutera ohitu garenean, berriz, zero koma laurogeita bitik bat koma zero hirura, ehun eta hamazazpitik ehun eta berrogeita bira baino diferentzia handiagoa dagoela ziurtatu digute.

Eta agian izango da, zero, mila laurehun eta berrogeita hamalau aldiz batuta ere, inoiz ez delako batera iritsiko; baina, zerrendako lehen bi zenbakien artean mundu bat ezkutatzen dela erakutsi digute azken egunetan. Zero koma bat, bi, hiru edo zero koma zazpi…

Dirudienez, gainera, zerotik batera igarotzeko ez da nahikoa batuketa bat egitea. Antza denez, horretarako hitz eta esaldi ilunen atzean ezkutatzen diren milaka formula erabili behar dira.

Baina hainbeste hitz eta zenbakiren artean, norbaiti ahaztu egin zaio badagoela formula bat matematikako irakasleek erakusten ez dutena: bakoitzaren asebetetzea, sortzen zaizkion espektatibak eta lortzen den errealitatearen arteko zatiketa. Eta frustrazioa asebetetzearekiko alderantziz proportzionala da, kontrakoa, alegia.

(Ondorioa: La frustración es inversamente proporcional a la satisfacción, es decir, lo contrario).

Manex Mujika

2020 / 05 / 22

Deja un comentario