Aieteko igogailua, zerbitzuz kanpo bihartik ostiralera arte

Mantentze lanak egin behar dituzte eta horregatik hiru egunetan zehar geldirik egongo da

Aieteko igogailua geldirik egongo da hiru egunetan zehar mantentze lanak egin ahal izateko. Zehazki, bihartik ostiralera arte egingo dituzte aipatutako lanak.

Maniobraren eta kabinaren arteko anizkunak aldatuko dituztela aipatu zuten udal teknikariek. Izan ere, akatsak eta etenaldiak askotan gertatzen dira igogailuan eta aldaketa honen asmoa horiek murriztea da eta, horrela, zerbitzua hobetu ahal izatea.

Datorren astean bertan urtebete beteko da Morlansko igogailua martxan jarri zutenetik. Lanek arazoak izan zituzten eta atzeratu egin ziren hainbat konturengatik. Funtzionatzen hasi zenetik, aldiz, hainbatetan egon da zerbitzuz kanpo, gehienetan sabotajeengatik. Horregatik erabaki zuen Udalak neurriak hartzea segurtasuna handitzeko eta eraso horiek saihesteko eta aste honetan egingo dituzten lan hauek ere, ildo horretan, zerbitzuaren kalitatea hobetu nahi dute.

Aieteko igogailuak Amara Berri eta Aiete lotzen ditu eta goiko aldean beste bat dago Pio Baroja pasealekua eta Aiete pasealekua lotzen dituena, anbulategi berria egongo den lekuraino heltzen dena, hain zuzen ere.

n.g. 05.05.2020

Deja un comentario