Auzoko saltoki txikietan erosteko kanpaina abiatu dute Aieten

Aieteko hainbat merkatari, auzoko jaien aldeko egitasmo batean. (Argazkia: Lantxabe auzo elkartea)

Aieteko Lantxabe auzo elkarteak eman du kanpainaren berri, eta adierazi du egitasmoa garrantzitsua dela auzoa “bizirik mantentzeko” eta bizilagunek “euren lanetik bizitzen jarraitu ahal izateko”. Auzoko merkatariak “oso maitatuak” direla adierazi dute Lantxabekoek, eta nabarmendu dute, esaterako, auzoko jaietan horiek izaten duten inplikazioa.

Egun hauetan, zuengatik eta zuentzat zabaltzen ari gara saltoki asko: fruta dendak, harategiak, arrandegiak, eta abar. Ez daukagu ilararik, eta ez bagaituzue une hauetan laguntze, hemendik hilabete batzuetara itxi egin beharko dugu”, esan dute Aieteko merkatariek. “Produktu batzuk supermerkatuan erosi daitezke, baina beste asko saltoki txikietan erosi daitezke; guk borrokan jarraitzen dugu saltoki handiek gu ez jateko. Orain, inoiz baino gehiago, zuen laguntza behar dugu”, gaineratu dute.

Orain, auzoko saltoki batzuk itxita daude, jabeek hala erabakita, ez dutelako uste “oinarrizkoak” direnik. Beste hainbat, aldiz, zabalik daude eta auzo elkartearen ustez garrantzitsua da auzotarrek horiek zeintzuk diren jakitea. Horretarako, auzo elkarteak saltokiak eta merkatarien zerrenda bat osatu du.

Etxadiko zonaldean honakoak daude irekita: Ana Urbistondoren Etxadiko farmazia, Javi Gonzalezen Maitane okindegia, Jon Ferrero Argaizen Etxadi fruta denda, Ane Intxaustiren Ane liburu denda. Zonalde berean, aldiz, honakoak daude itxita: Igor Rodriguez fisioterapeutaren kontsulda, Amaia Azkarateren ile-apaindegia, Kikara kafetegia, Ainhoa ile-apaindegia, Amaia Aranbururen URA, Ziratsa ile-apaindegiko Mari Luz, Soraya eta Txaro, Aitor eta Asierren Obras y Reformas, Jose Saez albaitaria, Karoa eta Artzairen Borroto taberna, Etxadi tabernako Marsela eta Jon, Perez-Mosso hortz klinikako Begoña Ortega eta Maria Eugenia, eta Elfe mertzeriako Merche Diez.

Hiru Damatxo plazan Guk Egina kafetegia zabalik dagoela azaldu dute. Inguruan, aldiz, itxita daude Chloe eta Krisark, St. Etienne taberna eta Miralles erretegia.

Auzoaren beste aldean, Goiko Galtzara, Otxanda plaza, Munto eta Marañon Doktorearen pasealekuaren inguruetan honakoak daude irekita: Nieves Rodriguezen Mamelena okindegia, Iñaki Montielen Artesanas Munto, Garbiñe Olanoren Munto farmazia eta Solbes. Itxita daudenak honakoak dira: Ismael Elejagaren Aiete hortz klinika, Guembe antena jartzailea, Txominen La taberna del Cuelebre, Iñaki Garciaren Munto Berri taberna eta Iñigo Indurainen Mamistegi jatetxea.

Gainera, Lantxabe auzo elkarteak hiru saltoki azpimarratu ditu, auzoan kokatuta egon ez arren, jaietarako laguntza ematen dutelako: Easo plazako Juan Ignacioren harategia, Errondo pasealekuko Jose Mari Ansaren harategia, eta Bretxako Urrestarazu harategia.

2020 / 04 / 20 Irati Salsamendi

2 comentarios en “Auzoko saltoki txikietan erosteko kanpaina abiatu dute Aieten

    1. Lantxabe Autor

      Esta página web debería ser bilingüe, pero por razones que no vienen al caso, la mayoría de las entradas se hacen en castellano. Es de agradecer que en diversas ocasiones Irutxuloko Hitza -en este periodo con la firma de Irati Salsamendi- publica noticias del barrio en euskera y lo que hacemos es copiar y pegar sus notas en este boletín informativo, resaltando la fuente (una forma de agradecer su trabajo).
      En esta ocasión, la noticia que publica Hitza vino recogida en castellano, íntegramente, el pasado 16 de abril, jueves.
      http://www.aiete.net/2020/04/apoyo-al-pequeno-comercio-de-aiete/
      De esta forma la queja más lógica debería ser al revés: ¿Por qué esta página publica la mayoría de sus artículos en castellano sin una versión en euskera del mismo reportaje?
      Y la respuesta es que no es fácil, y sus lectores ya saben, y nosotros también, que al abrir `lantxabe’, la mayoría de las veces, se encontrará información en castellano. Así sucede en otras páginas web y en otros medios de comunicación, charlas, films, etc. Al publicar noticias y comentarios en euskera queremos dar a conocer nuestra admiración por la lengua vasca, que la consideramos propia, aunque no consigamos escribir en ella, y el interés porque se use, se potencie, se universalice entre nosotros.
      De hecho la información que maneja la Asociación, al margen de este medio, es bilingüe (octavillas, programas, carteles, etc), tendiendo a que sea mayoritariamente en euskera. Lo hacemos con gusto, pero también por obligación, en aplicación de la ley vasca sobre el uso de las lenguas.
      Tu breve exhorto nos ha servido para extendernos en esta explicación que debería ser casi un editorial de principios, por lo que te estamos doblemente agradecidos

      Responder

Responder a Martin Linacisoro Cancelar respuesta