Etorkizuna erre ez diezaguten, erraustegia gelditu!

2020 / 02 / 28

Urte berria hasi denetik, datorkigunaz (eta eraiki nahi dugunaz) gogoeta egiteko parada asko izan dugu. Greba orokorrak indarrak metatu eta antolatzeko aukera eman badigu, Zaldibarko gertaerak etorkizunari ardura eta kezkaz begira utzi gaitu. Begirada hausnarkor horretan, partekatutako analisi bat dago, eragiteko gaitasuna duen sentimendu bat dago, eta erantzukizun kolektibo bat dago. Kolapsoaren iragarpenak markatutako belaunaldiek begirada zorroztu eta zabaltzeko unea da, konpromiso politikoa ereiteko aukera hau hartuko badugu, begirada horretan galdu ezin ditugun elementuak baitaude.

Zaborrez betetako zuloek bizia kentzen digutela, metaforikoa izatetik urrun dago. Euskal Herrian zaborra, amiantoa eta kapitala metatzeko zulo beltzak eraiki direla, egia hirukoitza da. Zaborren arazoa errausketaz desagerrarazi nahi izatea fisikoki ezinezkoa dela zientziak dio. Hondakinen kudeaketa pribatu eta penagarriaren ondorio ekologiko latzen aurrean arduragabekeriaz jokatzea, onartezina da. Klima larrialdi egoera izendatu eta trantsizioa trajedunen neurrira diseinatzen ari direla, begi bistakoa da. Hondakinen kudeaketa ereduen inguruko eztabaida, zabortegiak eta erraustegiak, klima larrialdiaren eztabaidatik ezkutatu nahia, jokaldi traketsa da. Inork bere lorategian nahi ez duen erraustegia, Gipuzkoako ingurumen gune izendatzea, barregarria da. Une sentikor honek osagai emozional eta politiko guztiak ditu pauso bat emateko.

Gainean dugun erronka ekologikoaren aurrean, Kapitala ala Bizitzaren arteko lehian, hitza hartzea dagokigu. Herritarrok lortutako eskubide eta sektore publikoaren desegite, pribatizazio eta prekarizazioa geure etorkizuna bermatzeko politika publikoz janzteari iraingarria badiogu, erantzun diezaiogun eta antolatuz, eutsi diezaiegun bestelako ereduei. Gipuzkoan hondakinen kudeaketa publikoa eta gardena nahi dugula diogunean, herritarron osasuna, lan eta bizi baldintza duinak, eta ingurumena ardatz dituen etorkizunaz ari gara. Larreko Mahaiak deitu bezala, erraustegirik behar ez dugun oraina eta etorkizunaz.

Maddi Arrieta

Larreko Mahaiko kidea

2 comentarios en “Etorkizuna erre ez diezaguten, erraustegia gelditu!

  1. Eneka

    “No nos quemen el fututo, paren la incineradora”, nos dice Maddi. Y el pie de foto se nombra los pueblos de los alrededores de esa carbonizadora . Aiete está más cerca de la siniestra “estafa pública” que algunos de los pueblos citados

    Responder
  2. Baltasar

    Baltasar.
    Comprendo y comparto lo expuesto … pero no vivimos y así se demuestra, en la arcadia feliz.
    Tal cual estamos en la presente década se seguirán fabricando plasticos y por ende utilizando
    con los consiguientes residuos que NO se podrán recuperar por el tipo que son y que la separación NO la hacemos bien,entonces hay que echarlos a los vertederos NO,hay que destruirlos, mi opinión es que, SI como, con las tecnologías del momento que esta demostrado que son seguras SIEMPRE, y cuando las normativas vigentes en las instalaciones actuales sean bien controladas y gestionadas por los responsables políticos, que NO tienen que influir sobre los TÉCNICOS para que estos responsables especialistas y conocedores de lo que tienen en sus manos cumplan con todas las instrucciones para que no ocurran desgracias .En la mayoría de los desastres conocidos recientes siempre esta implicada la mano del hombre y su mal uso por la condición de egoísmo y avaricia y para mas desgracia la falta de responsabilidad, por ello ocurre lo que estamos viviendo en nuestras cercanías

    Responder

Deja un comentario