Convocatoria de Euskaraldia en Aiete (Euskera y Castellano)

BILERA DEIALDIA —- CONVOCATORIA DE LA REUNIÓN:

Eguna: OTSAILAK 26

Ordua: 18:00

Lekua: TOPALEKU (Lizarra gela)

Jaun/andere agurgarri hori:

2018. urtearen bukaeran hizkuntza ohituren aldaketan pauso garrantzitsuak eman ziren Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenaren baitan. 2019-2020 urte bitartean egingo den bigarren edizioan pauso berriak emango ditugu eta, norbanakoek ez ezik, entitateek ere neurriak hartuko dituzte euren eremuko langile, bazkide edota kideen hizkuntza praktika berriak bultzatzeko. Beraz, norbanakoen erabaki esparruan aritzetik, taldeetara ere egingo da salto bigarren edizio honetan, eta entitatearen lana izango da kideei Euskaraldian parte hartzeko bidea ireki eta erraztasunak eskaintzea.

Hori horrela, Euskaraldian parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu gutun honen bitartez. Ariketa 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da, eta, horretarako, prestaketa pauso batzuk eman beharko dituzue, entitatearen egoera jakin eta nola ekin jakiteko, besteak beste.

Ziklo honetako ariketa zertan datzan eta izena emateko jarraibideak jasotzeko bilera bat egingo dugu otsailaren 26ean.

Aieten Euskaraldia antolatzeko ardura herriko batzordeak du, eta bertan biltzen dira hainbat eragile eta ordezkari (herritarrak, udala, askotariko entitateak…).

Beraz, herriko entitate publikoek eta pribatuek ekimenean parte hartuko duten heinean, zuek ere Euskaraldian parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, elkarrekin hizkuntza ohiturak aldatzeko aurrerapausoak ematen jarraitzeko.

Buenas tardes:

A finales de 2018, la iniciativa Euskaraldia: 11 egun euskaraz propició que se diesen pasos importantes para impulsar el cambio de hábitos lingüísticos. En esta segunda edición, que se llevará a cabo entre 2019 y 2020, se pondrán en marcha nuevos avances no solo en el plano individual sino también en el de las instituciones, con el objetivo de adoptar medidas que fomenten nuevas prácticas lingüísticas entre el personal, las personas asociadas o los diversos miembros. En concreto, esta segunda edición propone dar el salto del ámbito de decisión individual al colectivo y que sea la propia institución la que abra camino y ofrezca facilidades a sus miembros para que participen en Euskaraldia.

Por ello, el objetivo de esta carta es invitaros a participar en la próxima edición de Euskaraldia. El ejercicio tendrá lugar entre el 20 de noviembre y el 4 de diciembre de 2020 y, para participar, será necesario que llevéis a cabo algunas tareas previas como, por ejemplo, definir la situación de la entidad y la forma de comenzar.

A fin de explicar en qué consiste el ejercicio y cómo se puede realizar la inscripción, organizaremos una reunión el día 26 de febrero.

La comisión local es la responsable de la organización de Euskaraldia en Aiete. Dicha comisión reúne a diversos agentes y personas representantes (ciudadanía, ayuntamiento, entidades…).

Por tanto, dado que entidades locales públicas y privadas participarán en esta iniciativa, deseamos haceros llegar también a vosotros y vosotras la invitación a participar en Euskaraldia para poder seguir dando pasos conjuntamente hacia el cambio de hábitos lingüísticos.

CONVOCATORIA DE LA REUNIÓN:

Día: 26 de FEBRERO

Hora: 18:00

Lugar: TOPALEKU (aula Lizarra

Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.