‘Sagar Uzta’ festa egingo dute Aieten

Munto-Katxolako dolarea izango da larunbatean Aieten egingo duten ‘Sagar Uzta’-ren protagonista. Irailean, Kutxa Ekoguneko Zabalegi baserrian bildutako sagarrak prentsatuko dituzte, eta topa egingo dute lehen zukuekin.

‘Sagar Uzta’ urte osoan zehar luzatuko den prozesua izango da eta iraileko sagar biltzea eta larunbateko sagar zukuaren prestaketaz gain, bi egun garrantzitsu gelditzen dira Aietekoentzat: sagardoaren dastaketa eta txotxa, otsailean, eta sagardo botilen kortxoaren ateratzea, ekainean.

Larunbatean 17:30etan, txalaparta doinuek emango diote zukuaren prestaketari hasiera eta dolare zaharrak bere lanean diharduen bitartean, herritarrek pintxoak jateko aukera izango dute. Auzoko txikienek, gainera, jolasetan eta herri-kiroletan parte hartzeko aukera izango dute. 18:30etan, Musika Eskolako trikiti ikasleek festa girotuko dute eta arratsalde osoan zehar, iaz egindako sagardoa dastatzeko parada izango dute gerturatzen direnek.

18:30ean, egin berri egongo den sagar zukuarekin brindisa egingo dute eta ondoren, dantzaldia egingo dute, trikitia, txalaparta eta kirikoketa doinuekin. Amaitzeko, festan parte hartu dutenek zukuarekin topa eginez talde argazkia aterako dute.

Deja un comentario