Ibon Martinek euskarara itzuli du bere lehen eleberri arrakastatsua

Ibon_MartinIbon Martin eta Xabier Mendiguren Elizegi, liburuaren aurkezpenean.

(Argazkia: Inaxio Esnaola)

2019/10/10

Inaxio Esnaola

Txangoen gidaliburu ezagunen egile izatetik idazle arrakastatsua izatera iritsi da Ibon Martin idazle donostiarra, eta orain pauso berri bat eman du. Isiltasunaren itsasargia liburua aurkeztu du gaur, Elkarren Parte Zaharreko dendan. Aiora Jakak itzuli du euskarara, eta lehen aldia da Martinen liburu bat euskaraz irakurri ahal izango dela. Pozik agertu da Martin itzulpenarekin, euskaraz ondo moldatzen den arren gaztelaniaz idazten duelako.

2014an argitaratu zuen El faro del silencio eleberria –bere bigarrena– izan zen donostiarraren lehen arrakasta. Saga baten hasiera izan zen beste hiru libururekin osatu duena: La fabrica de las sombras (2015), El ultimo akelarre (2016) eta La jaula de sal (2017). Elkar argitaletxea da sagako lehena euskaraz argitaratzera ausartu dena.

Honela dio sinopsiak: “Pasaiako Platako itsasargiaren oinetan sarraskiturik agertzen da emakume baten gorpua, sabeleko gantzak erauzita. Faroan bertan bizi den Leire Altuna nobela erromantikoen idazleak deskubritu du hilotza, eta ezustean ohartuko da bera dela, Ertzaintzaren ustetan, susmagarri nagusia”.

Deja un comentario