Aieteko igogailua babesteko neurriak aztertzen ari da udala

Aiete_igogailua(Argazkia: Donostiako Udala)

2019/09/25

Irutxuloko Hitza

Morlansko igogailuaren funtzionamendua babesteko neurriak hartuko dituztela iragarri du Eneko Goia alkateak. Maiatzetik hona matxura ugari izan ditu igogailuak «bandalismo» ekintzengatik.

Goiak adierazi du «nekagarria» dela Morlansen gertatzen ari dena. Horrela, aztertzen ari dira igogailuan kamerak jartzea, nahiz eta aitortu horrelakoek ez dutela beti lortzen oztopoak gainditzea.

Deja un comentario