Aieteko bidegorriaren lanak esleitu dituzte

Lehen fase honetan Jesuitinasen biribilgunetik anbulategi berrirainoko ibilbidea egokituko dute

Miércoles, 11 de Septiembre de 2019. Noticias de Gipuzkoa

Donostiako udal Gobernuak Aieteko bizikletentzako ibilbidea sortzeko lanak esleitu zituen atzo. Aiete pasealekuaren eta Oriamendi pasealekuaren artean tarteka bidegorrian eta tarteka errepidean bertan ibilgailuekin batera osatuko dute bidea txirrindulariek eta proiektu honen bidez segurtasuna hobetu eta trafikoa baretu ere egingo da. Lanak Zubieder enpresak burutuko ditu eta ia 600.000 euroko aurrekontua izango dute.

Eskuineko espaloiaren inguruan egokituko den ibilbide berriak segurtasun handiagoarekin ibiltzeko aukera emango die Aieteko auzokoei eta hiriaren Erdigunearekin lotzen dituen igogailuetara errazago iritsiko dira. Horien bidez, hiriko bidegorri sarearekin lotuta egongo dira.

Lehen fase honetan Jesuitinaseko errotondatik anbulatorio berrira doan bidea egokituko dute baina bigarren fase batean Oriamendi pasealekuko bidegorriarekin lotuko da.

Deja un comentario