Katxola baserriak laster sagardoa egiteko sagar propioak izango ditu

Aieteko Katxola baserriaren inguruan 251 sagarrondo daude. Duela pare bat urte birlandatu zituzten, eta era osasuntsuan hazten ari dira, Lantxabe auzo elkarteak adierazi duenez. Hain zuzen ere, bilakaera ona izan dute lorezainek inguruko belarrak kendu eta zuhaitzak kimatu dituztelako.

Aste honetan lanean aritu dira lorezainak. Sagarrondoen jarraipen berezia egiten ari dira behar bezala hazi daitezen. Horrela, erakundeekin harremanetan daude eremua zaindu dezaten. Bere garaian Lur Paisajistak taldeak Katxola baserriaren inguruan sagarrondoak landatzeko leku aproposa zela adierazi zuen. Besteak beste, gune eguzkitsua delako eta lurra hezea duelako.

Sagarrondoek izan duten bilakaera dela eta, aurten zuhaitz helduek sagar ugari emango dituztela esan du Lantxabe auzo elkarteak.

Deja un comentario