I. Zientzia Astea egingo dute Aiete Ikastetxean

Aieteko Ikastetxeko ikasleak esperimentuak egiten. (Argazkia: Aiete Ikastetxea)

2019/06/11

Irati Salsamendi, Irutxuloko Hitza

Aiete Ikastetxea zientifikoen laborategi batean bihurtuko dute aste honetan, izan ere. I. Zientzia Astea antolatu dute ekainaren 10etik 14ra bitartean. Ikasleek esperimentuen bitartez printzipio zientifikoak azalduko dizkiete gainerako kideei, eta gurasoek ere hainbat hitzaldi egingo dituzte gazteenentzat. Eskolako helduenek, Lehen Hezkuntzak 5. eta 6. mailako ikasleek, emakumeak eta zientziaren inguruko ikerketak egingo dituzte.

Honakoak izango dira zikloan parte hartuko duten familia zientzialariak:

Mari Feli Gonzalez (Nora Rivasen ama): errealitate birtualera gerturatuko ditu parte hartzaileak burmuinaren funtzionamendua ikertzeko.

Quim Jornet (June Jorneten aita): esperimentu argitsuak prestatu ditu txikiekin aritzeko.

Elena Guinea (June Jorneten ama): zientzia magiarekin nahastuko dute txikiek.

Amaia Jimeno (Jon eta Ane Kortaberriaren ama): planetak 3Dn kubo harrigarri baten barruan.

David Soto (Xabi eta Paulo Sotoren aita): gizakien tresna baliotsuena aztertuko du: burmuina.

Nezly Martelo (Sarah Pinedaren ama): esperimentu zirraragarriak egingo ditu.

Miren Aranbarri (Oinatz Mirandaren ama): energiaz eta materiaz hitz egingo du, eta mundua beste betaurreko batzuekin begiratzera gonbidatuko ditu parte hartzaileak.

Deja un comentario