Un pensamiento en “Loreei begira jartzeko garaia etorri duk!

  1. Notre Dame

    Gaztetxo bat hurbildu zitzaigun sakelakoa eskuan. Eta beste bat… Eta beste bat ere arrimatu zen. Parisko Notre Dame katedrala ageri zen sutan sakelakoen pantailan. Onintzak baietz esan zien, zerbait entzun zuela irratiz azken partean. Aztoratzeko modukoak ziren irudiak eta hala geratu nintzen une labur batez. Gero, azti, azkar-usteko, segituan etorri nintzen nire onera. Bideo montaje baten itxura osoa zuten irudiek; haurrak Iparraldekoak ziren eta Notre Dameren hautua ez zen kasualitatez egina; Onintza adarjotzaile fina da; nik ez dut sakelakorik eta haiek badakite ez dudala… Ziria sartu nahi zidaten gero afalondoan sutearen inguruko gairen bat ipini eta hanka hondoraino sar nezan. Ukondoak tinkatuta eta belarriak tenteturik afaldu nuen. Badaezpada.

    Responder

Deja un comentario