Lolo Rico hil da

Nerea Lizarralde

84 urterekin hil da bart Donostian Lolo Rico (Maria Dolores Rico Oliver) kazetari eta telebista ekoizlea. Espainiako Telebistako La bola de cristal (1984-1988) saioaren zuzendaria eta sortzailea izan zen. Telebista saio aurrerakoia sortu zuen Rico-k.

Madrilen jaioa da, 1935ean, baina urte luzez Donostian bizi izan da. Bestelako telebista baten alde egin zuen Rico-k, eta garaiko telebista eraldatu zuen La bola de Cristal eta La cometa blanca saioekin. Kultur eta gizarte gaien aldeko apustua egin zuen, eta askatasuna bilatu zuen etengabe. Hain zuzen, askatasun egarri hori islatzen du Julio Suarez zuzendariaren Lolo Rico. La mirada no inventada (2015) filmak. 2015ean proiektatu zuten filma, Donostiako Koldo Mitxelenan. La guerrilla comunicacional-ek eta LGC films-ek antolatutako proiekzioa eta solasaldia ikus daiteke hemen.

Clique en esta entrada de 10 de enero de 2017

La Bola de Cristal

Deja un comentario