Elkanoren mundu biraren 500. urteurrenaren harira hitzaldia egin dute Aieten

Juan Sebastian Elkanoren mundu biraren 500. urteurrenaren harira hitzaldia egin zuen Alberto Rodriguezek atzo Aieteko kultur etxean.

Juan Sebastian Elkanoren mundu biraren 500. urteurrenaren harira hitzaldia egin zuten atzo Aieteko kultur etxean. Jendez lepo bete zen kultur etxeko areto nagusia, Alberto Rodriguez Peñarandaren hitzak entzuteko. Rodriguez, bela-nabigatzaile aditua da, eta itsasoko gaien dibulgazioan lan asko egindakoa; bereziki, Amerikaren aurkikuntzaren bidaien inguruko gaiak jorratu ditu. Gaur egun arte gorde den dokumentazio ugarian oinarrituta, Rodriguezek Elkanoren espedizioa gauzatu zen egoerari buruzko nondik norakoak esplikatu zituen, eta baita hainbat ezkutuko kontu ere. Halaber, bidaian parte hartu zuten pertsonaien errepasoa egin zuen, informazio zabala eskainiz.

Rodriguezek ikus-entzunezko material ugari erabili ohi ditu, eta horien artean daude bidaiariek jasotako kontakizunak eta egunerokoak. Horrek espedizioaren ibilbide birtuala egiteko aukera eman zuen. Hizlariak, arreta berezia jarri zuen bidaiaren ezaugarri nautikoetan.

1519ko irailean atera zen Sanlucar de Barramedatik lehen zirkumnabigazioa burutuko zuen espedizioa. Beraz, munduari lehen bira eman zenetik V. mendeurrena beteko da aurten.

2019/01/16

Deja un comentario