Euskaraldia auzoz auzo, Aiete egitarauak jaso ditugu

AIETE

Gaur, ostirala, emango diote hasiera Euskaraldia ariketa sozialari, Bulebarrean jarritako karpan egingo duten ekitaldian, 19:00etan. Gainera, Mintzalaguna egitasmoaren 25. urteurrena ere ospatuko dute ekitaldi berean.

Goizean, baina, Euskaraldiko Mintzodromo berezia egingo dute, 12:00etan. Parte hartzaileak Eneko Goia alkatea, Udal ordezkariak, Euskaraldiko sustatzaileak, euskara ikasleak, hainbat gizarte eremutako erreferentek eta Donostiako Euskaraldiaren Hamaikakoa osatu dutenak izango dira.

Mintzodromoan ahobiziak eta belarriprestak bilduko dira, eta 11 egunetan aurrera eramango dituzten hizkuntza ohiturak praktikan jarri ahal izango dituzte.

Auzoetan ere prest daude Euskaraldirako, eta ariketa sozialak iraungo dituen hamaika egunetarako jarduera ugari antolatu dituzte hiriko hamaika txokotan.

Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.